Bilboko Udalak ‘106 kultur hazi’ eskaintzen ditu 2008 urterako
2008-01-18 13:40Azken urteotako ohitureari jarraituz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Udalak datozen 12 hilebeteotarako bultzatuko dituan kultur ekitaldiak laburbilduz programa bitxi bat argitaratu dau. Oraingo honetan, programea lore-haziak gordeteko poltsa baten itxuraz argitaratu da.
Jon Garaizar: ‘arraunlaritzea mafia hutsa da’
2008-01-18 12:00 BarriketanArkote Arraun Taldeko presidenteordea
Alex de la Iglesiaren 'Los crímenes de Oxford' misteriozko filma gaurtik aurrera ikusgai
2008-01-18 10:36 BarriakDe la Iglesiak, lehenengoz, nazinoarteko proiektu baten parte hartu dau. Protagonista moduan Elijah Wood eta John Hurt aktoreak dituan misterio klasikoko filma da ‘Los crimenes de Oxford’.
Martin Scorsesek Rolling Stonesi buruz egindako ‘Shine a Light’ filmak zabalduko dau 58. Berlinalea
2008-01-17 18:58 BarriakRolling Stones egun osotzen daben lau kideen errealidade zehatza eta gizatiarra agiri da, euren iragan eta orainaren zehar egina. Bill Clintonen urtebetetzearen jaian zehar New Yorkeko Beacon antzokian filmautako eszenak dira batzuk, eta Scorsesek taldearen eta musikearen industriaren bihotzaren barru-barruko erradiografia egiten dau.
EHUk 'Legeak-Leyes' bildumako beste lau liburuki argitaratu ditu
2008-01-17 17:39 Euskerea berbagaiLiburukiok zientzia juridikoko hainbat arlotan euskal hizkuntzearen erabilerea sustatzeko helburua dauen argitalpen proiektu handi baten jarraipenaren barruan argitaratu dira.
‘Eztabaidak Literatureagaz’ ekimena estreinauko dabe Ramiro Pinillak eta Harkaitz Canok
2008-01-17 14:59 Kulturea‘Eztabaidak Literatureagaz’ ekimen barriari esker, hilebetero, bi idazle azalduko dira jentaurrean literaturaz eta idazteko ofizioaz berba egiteko. Helburua ez da, beraz, egile bakotxaren azken lanak aurkeztea, irakurleen interesekoak diran gaiei buruz sakontzea baino.
Orkestrak web orri barria abiarazo dau
2008-01-17 14:33Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren ekimena da Orkestra, Deustu Fundazinoaren barruan dagoana. Deustu Fundazinoa gizartera jakintza zientifikoa eroateko erakundea da.
'Sabino Arana 2007' sariak urtarrilaren 27an emongo ditue Arriagan
2008-01-17 14:29Santiago Carrillo PCEko idazkari nagusi ohia; Jose Maria Bengoa doktorea eta nutrizinoaren arloko nazinoarteko espezialistea; Cristina Iglesias eskultorea; Almudena Cid gimnastea; eta Vicinay Cadenas euskal enpresea aukeratu ditu Sabino Arana Fundazinoaren Patronatuak Sabino Arana Sarien XIX. edizinoan saridunak izateko.
Leonard Cohenek kontzertuak eskaintzeari ekingo deutso barriro, 15 urte geroago
2008-01-17 11:13 MusikeaKanadako abeslari eta poeta ezagunak maiatzean hasiko du birea Kanadan eta AEBetan eta Europara udan etorriko da. Zezeilean zabalduko ditu birearen xehetasunak bere webgunean.
Easo Abesbatzeari eta Isabel Diez irakasleari emon deutsie EHU-Donostiako Orfeoia Saria
2008-01-17 10:31 MusikeaSariaren helburuak ibilbide profesionala aintzatestea eta ikerketa musikala sustatzea dira. Holan, epaimahaiak Easo Abesbatza saritzeko 'bere bizitza luze eta emonkorra' izan ditu kontuan. Isabel Díez irakaslea katalogazino eta ikerketa lan baten harira saritu dabe.
www.bertsoa.com webguneak 100.000 sarreratik gora izan ditu lehenengo urtean
2008-01-16 17:36 Bertsolaritzea2007ko urtarrilaren 18an plazaratu zan www.bertsoa.com bertso-plaza digitala, plazaz plazako bertsogintzea eta informazinoa batzen dituan lehenengo agerkari digital tematikoa. Arlo bi horreez gan, agendea, bertsolarien fitxak, argazkiak, gogoeta foroa eta beste hainbat aukera be eskaintzen ditu.
Ljublianako argitaletxe batek 23 idazle euskaldunen poemen antologia bat kaleratu dau eslovenieraz
2008-01-16 14:47 Euskaldunak munduanLiburuak 23 idazle euskaldunen poemak batzen ditu, Jon Mirandetik Harkaitz Canora. Ciril Bergles poeta esloveniarra izan da itzulpenaren arduraduna.
'Sahara no se vende' dokumental nafarra Txilen saritu dabe
2008-01-16 14:42 BarriakSaharar herriaren historiari, Aljeriako hegoaldean dagozan errefuxiatuen kanpamentuetako egungo egoereari eta 31 urte baino gehiago dirauen gatazkearen etorkizunerako gakoei buruzko errepaso bisuala egiten dau dokumental honek.
Aurtengo sagardao-denporaldia zabalik dago
2008-01-16 14:23Astigarragak gaur, urtarrilak 16, emon deutso hasierea denporaldiari. Oraingoan, Errenteriako Mugaritz Jatetxeko Andoni Aduriz sukaldaria izan da konbidau nagusia. Ekitaldia Petritegi sagardotegian izan da.
The Commitments taldeak Bilbon joko dau urtarrilaren 24an
2008-01-16 11:51 MusikeaBilboko Kafe Antzokian izango dira lehenengoz The Commitments taldeko kideak, zuzenean. Kontzertua urtarrilaren 24an eskainiko dabe, 21:00etatik aurrera.
Euskerearen Etxeak 3.771 bisitari jaso zituan igaz
2008-01-15 17:24 Euskerea berbagaiEuskararen Etxeak 2007an jasotako 3.771 bisitariei webgunearen bidez (www.euskarenetxea.net) egin diran 152.902 bisita birtualak gehitu behar jakez.
Margolanak eta argazkiak ikusgai Bilboko Udaltegietan
2008-01-15 14:46 KultureaBagilera bitartean, lau margolan-erakusketa eta argazki-erakusketa bat jarriko ditue ikusgai Deustuko, Abandoko, Begoñako, Zorrotzako, San Inazioko, San Frantziskoko eta Otxarkoagako erakusketa aretoetan, 'Expodistrito' ekimenaren barruan.
Ana Belenek ‘Anatomía’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon
2008-01-15 13:53 MusikeaSei urte egon da Ana Belen diskorik kaleratu barik eta orain, barriz, ‘Anatomia’ izenburukoagaz dator. Disko horregaitik emakume batek egindako Pop Disko Onenaren sarirako izentau eben Grammyetan.
Arturo Perez-Revertek bere azkeneko nobelea aurkeztu dau Bilbon
2008-01-15 13:41 KultureaLiburuan 1808ko maiatzaren 2an jazotakoa eta egun horrek 200 urtez izan dituan 'manipulazinoak' azaltzen ditu. Lana Un día de Colera izenburupean argitaratu dau.
Jateko garbigarriak
2008-01-15 11:27 Jan edanakEguneroko elikaduran fruta eta barazkiak sartzea oso ona da gorputzari gehiegikeria gastronomikoetatik 'desintoxiketan' laguntzeko.
Fruta eta barazkietan aberatsa dan dieta baten eragin garbigarria bere ur eta zuntz kopuru altuan, potasio aberastasunean eta sodio ekarpen bajuan oinarritzen da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...