Mungiako toponimia zaharra berreskuratuko dau Labayruk
2009-09-30 17:30 Euskerea berbagaiMungiako Udalak lekuen izen zaharrak berreskuratzeko lana emon deutso Labayru Ikastegiari. Lehenengo fasean artxiboetan agertzen diran toponimia guztiak batu ditue Asier Bidartek eta Izaskun Magrok; orain, ahoz manteniduten diranak aztertuko ditue. Horretarako, auzoetako alkarteko kideakaz batuko dira Gabonak baino lehenago inkesta batzuk egiteko amesagaz.
Mungiako Udalak lekuen izen zaharrak berreskuratzeko lana emon deutso Labayru Ikastegiari. Lehenengo fasean artxiboetan agertzen diran toponimia guztiak batu ditue Asier Bidartek eta Izaskun Magrok; orain, ahoz manteniduten diranak aztertuko ditue. Horretarako, auzoetako alkarteko kideakaz batuko dira Gabonak baino lehenago inkesta batzuk egiteko amesagaz.
Azterlan honegaz, baserrien, auzoen, zubien, erreken, basoen edo kaleen izenen nondik norakoak batuko ditue eta Internet bidez kontsultatu ahal izango dira, gero Udaleko zerbitzuetan erabilteko. Honezkero azterlanaren link-a ikusgai dago Mungiako udalaren webgunearen bitartez, datuak apurka-apurka sartzen joan arren. Ganera, edozein ohar egiteko aukerea be zabalik dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!