Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen VI. Asteak 120 ekintzatik gora eskainiko ditu

Bizkaie! 2007-10-29 14:49

Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Astea zientzia-hezkuntza eta kultura zabaltzeko Europako Batasuneko Ikerketa eta Teknologia Garapeneko Egitarau markoaren barruan kokatzen da. Helburu nagusia da gizartean ikerketakazko interesa piztea, eta horretarako ezagutzera emoten dira teknologiaren emoitzak, zientziaren ikerketea sustatu eta gizarteagazko hartu-emanak errazteko.

Bilboko barrutietako bulegoek Euskal Herrian aitzindaria dan sisteman oinarritutako itzulpen terminalak ditue

Bizkaie! 2007-10-29 13:58

Bilboko Udaleko Herritarrakazko Harremanen Sailak garatutako ekimena, erabiltzailea zentral bategaz komuniketan dauen hizkuntza-bitartekaritzako telefono-terminalean (eskuko telefonoaren antzekoa) datza, eta bertan tekniko batek egingo dau aldibereko itzulpena.

‘Erosi euskeraz, bizi Zazpi Kaleak euskeraz’ kanpainea abian

Bizkaie! 2007-10-29 13:31   Euskerea berbagai

Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak Bilboko Gune Historikoan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainearen barrruan eskuko telefonorako bluetooth bidezko edukiak eskainiko ditue, Euskaltel-en laguntzinoagaz, eta bi bidaia zozketatuko ditue, Eroski Bidaiak-en babesagaz.

Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu ditue euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2007-10-29 10:12   Euskerea berbagai

Kontuak kontu, 29. zenbaki-hutsartea beteteko, Joan Mari Torrealdai euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jose Antonio Arana Martixa, Miren Azkarate eta Andres Urrutia euskaltzain osoek, eta 30. zenbaki-hutsartea beteteko Lourdes Oñederra euskaltzain urgazlea proposatu dabe Henrike Knörr, Xabier Kintana eta Pello Salaburu euskaltzain osoek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Astra proiektuak argia ikusiko dau zapatu honetan

Astra Gernika 2007-10-26 16:56

2005eko abenduaren 24ko okupazinoagaz hasitako odiseak ez dau etenik izan. Gernikako Gazte Asanbladak ez eban ezelako zalantzarik izan: Astraren etorkizuna erabagiko eban parte hartze prozesuari ekiteko, arma lantegi zaharra okupau eta egun gitxira Gernikako kultur eta gizarte eragile guztiakaz berba egiten hasi zan.

Sabin Salaberri Urcelay musikari arabarrari emon deutsie Manuel Lekuona 2007 Saria

Bizkaie! 2007-10-26 15:53   sariak-autortzak

Urtero banatzen dau saria Eusko Ikaskuntzeak euskal kulturearen arloko personen artean, euren obra guztiaren onarpen legez.

Dialogue avec mon jardinier

Joseba Terreros 2007-10-26 14:36   Zinema kritikak

Gidoiak, beraz, ikaragarrizko garrantzia dauka pelikula honetan, eta, egia esan, alkarrizketak benetakoak dirala emoten dau, burutsuak, ironia sutil eta zorrotz batez zipriztinduak eta zuzenak baizen zintzoak.

Mahaiko ardaoaren prezioak nabarmen egin dau gora

Imanol Sarasola Enologoa 2007-10-26 14:30   Jan edanak

Ogiagaz edota esneagaz batera, ardaoaren prezioak igon dau gehien jatekoen artean. Baina 2008ko urtarriletik aurrera, gorakada hori nabarmenagoa izango da, % 25-30 bitartekoa.

Euskadiko Filmategiak 'Bilbao?' izenburuko film amateurra berreskuratu eta zaharbarritu dau

Bizkaie! 2007-10-26 12:18   Barriak

Dokumentua 1960koa da, Policarpo Fernández Azkoagak (Sestao, 1928) grabautakoa. Pelikula zortzi milimetroan dago filmauta eta harridurea sortzen daben txabolen irudiak batzen ditu Bilbo erdi-erdian.

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerea ate-joka

Bizkaie! 2007-10-26 11:26   Barriak

Zemendiaren 19tik 24ra bitartean, aurten hogeta hamar urte beteten dituan Bideo Bileran, danetara, 46 ikus-entzunezko erakutsiko dira. Bestalde, urteurrena ospatzeko, aurreko edizinoetako kartelen erakusketea be izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

‘Jakiunde’, kultur lankidetzea sustatzeko akademia sortu dabe

Bizkaie! 2007-10-26 11:12

Arte, letra eta zientzien arloko 26 adituk osotzen daben akademiaren helburuetako bat gizarteari buruz oro har eta berenberegi zientziaren, artearen eta literaturearen inguruan gogoeta egitea da.

‘Nömadak Tx’ historiako bigarren dokumentalik onena izentau dabe Amsterdamen

Bizkaie! 2007-10-25 18:14   Barriak

Azken hilebeteotan Internet bidez egindako botazino baten bitartez, mundu osoko ikusleek filme honen kalidadea aintzatetsi dabe. Kontuak kontu, Nömadak Tx film dokumentalen historian sartu da, Amsterdameko IDFA ospe handiko zinemaldia baita mundu osoan, are gehiago, zine dokumentaleko Cannesa bezela ezagutzen baita.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Webgune bisitatuenak: komunikabideenak

Bizkaie! 2007-10-25 15:56

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2007ko bigarren hiruhilekoan bisita gehien jaso dituan webgunea www.elcorreodigital.com izan zan. Hurrengo komunikabide bisitatuenak www.diariovasco.com (%7,5) eta www.marca.es (%4,8) izan ziran.

Elhuyar Fundazinoak 'Armix baso Magikoan' izeneko bideo-jokoa produzidu dau

Bizkaie! 2007-10-25 14:17

Bost eta zortzi urte arteko gaztetxuentzako produkzinoa da eta, jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu.

Bilboko Udal Liburutegi Sarearen tailerrak zemendian hasiko dira, 2008ko maiatzera bitartean

Bizkaie! 2007-10-25 12:53

Ume eta gaztetxuei zuzendutako tailerrak Bilboko Udal Liburutegien Sareko egoitzetan egingo dira: Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Inazio, Zorrotza, Zurbaranbarri eta Zabala.

Julen Billelabeitia txistularia omenduko dabe Getxon

Bizkaie! 2007-10-25 11:11   Musikea

Omenaldiaren egitarauan aurreikusitako ekintzak 9:00etan hasiko dira, Andra Mariko Malakaten egingo dan alkarretaratzeagaz. Billelabeitia 30 urte baino gehiagoz izan da Uribe Aldeko txistulari taldeko zuzendaria.

Natxituarrak Urriko Azken Astelehenari kantari

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-10-24 17:43   Bertsolaritzea

Natxituko Bolatokian baina, hamaika gazte ikusi doguz gogotsu. Xabier Enbeita gidari dala Natxituko bertso-eskolea begien aurrean daukagu: Xabier bera, Ander, Arano, Markel, Iker, Dani, Iratxe, Irati eta Imanol bertako bertsolariak dira. Halanda be, Amorototik Alex batu jake, Lekeitiotik Toko, Gernikatik Ander Unda eta Jon Telletxea Ibarrangelutik.

Lau herrialdetako taldeak izango dira Getxoko XXVII. Aste Koralean urriaren 29tik zemendiaren 1era

Bizkaie! 2007-10-24 15:58   Musikea

Aurten, Singapur, Erresuma Batua, Kuba eta, ohikoa danez, Getxoko taldeek parte hartuko dabe Getxoko XXVII. Aste Koralean. Kontzertuak 19:30etan hasiko dira Algortako Getxo Antzokian eta sarrerak gonbidapenez jaso daitekez Getxoko Kultur Etxean hilaren 22tik.

Marilyn Monroeren ganeko erakusketea ikusgai, Bilbon

Bizkaie! 2007-10-24 15:15   Barriak

Artista ezagunaren jantziak eta beste hainbat objektu batzen dituan 'Marilyn íntima/Intima Marilyn' izeneko erakusketea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Zabalguneko eraikinean.