'Gatazka arteko artea' Nazinoarteko IV. Topaketak Gernikan

Bizkaie! 2009-10-15 12:37   jardunaldiak

Gernikako Artea eta Bakearen Nazinoarteko IV. Topaketak gaur, hilak 15 hasi eta datorren domekan, urriaren 18an amaituko dira.

Gernikako Artea eta Bakearen Nazinoarteko IV. Topaketak gaur, hilak 15 hasi eta datorren domekan, urriaren 18an amaituko dira. Hasiera ekitaldia gaur arratsaldeko 18:00etan izango da Elai Alai Aretoan. Aurkezpen lanetan ibili dira Ricardo Abaunza, Gernika Lumoko Kultur Etxeko Zuzendaria, Iratxe Momoitio, Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria eta María Oianguren, Gernika Gogoratuz Bake Aztertegiko Zuzendaria. Ondoren, Alex Carrascosaren (Artea eta Bakearen saileko arduraduna eta Artearen eta Bakearen IV. Topaketen komisarioa) eta Ahmadul Haqueren (Artearen eta Bakearen saileko laguntzailea eta Artearen eta Bakearen IV. Topaketen koordinatzailea) berbaldiak iragarri ditue.

Arratsaldeko 19:30etan, barriz, Sergio Alvarez Ferreraren 'Mensajes desde el futuro' argazki-erakusketearen zabaltze ekitaldia izango da. Eta egunari amaierea emoteko, 20:00etan, 'Mision desarme' antzezlana eskainiko dau Italiatik etorritako Residui Teatro taldeak.

Bihar, hilak 16, goizeko 10:00etatik 13:30era bitartean, Gernikako Elai Alai aretoan, zinemagintzaz eta argazkigintzaz gozetako aukerea izango da. Hizlariak ondokoak izango dira: Guatemalako Daniel Hernandez-Salazar ('Para que todos lo sepan'); Espainiako Sergio Alvarez Ferrera ('Mensajes desde el muro') eta Alberto Arce ('Cuando no queda ningún lugar donde refugiarse)'. Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, arte plastikoen arloko ekitaldiak izango dira: Kataluniako Alba Sanfeliu ('Los conflictos armados dibujados') eta Chené Gómez ('Felices accidentes'). Iluntzeko 20:00etan, barriz, Israelek egin eban ekintza militarrak, 2008ko abendutik 2009ko urtarrilera, eta istiluek iraun eben bitartean Alberto Arcek Gazako osasun larrialdietarako taldeakaz filmautako irudiak proiektauko dira Lizeo Antzokian.

Zapatuan, urriaren 17an, Antzezlana eta Performancea-ren alorrean, euskal gatazkea izango dabe berbagai Elai Alai Aretoan 10:00etatik 13:30era. Hizlariak: Orla Hasson (Irlanda/Euskadi); Iñaki Arzoz (Nafarroa) eta Josu Castillo Txiski (Nafarroa). Moderatzailea: Raúl Araujo (Sao Paulo). Arratsaldean, Musikea eta Bakea izenburupean, Alba Sanfeliu (Katalunia), La Música y la Paz; eta Claudia Mejía (Kolonbia), La Música en la Paz: Una balsa entre dos aguas izango dira parte-hartzaileak.

Arratsaldez, 19:00etan izango da 'Gatazka arteko artea' Nazinoarteko IV. Topaketen amaiera ekitaldia eta 20:30etan, Aukeran konpainiak 'Gernika: mihise gaineko dantza' lana aurkeztuko dau Lizeo Antzokian.


'Gatazka arteko artea' Nazinoarteko IV. Topaketak. Egitaraua


Artea eta Bakea UNESCOk 'Bakearen Hiria' deklarautako Gernika-Lumon kulturearen eta Bakearen aldeko lanean dabilzan hiru erakundeek sortutako egitasmoa da. Erakunde horreek Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak, Gernika Gogoratuz Fundazinoak eta Gernikako Kultur-Etxeak 1999an artea eta bakearen arteko harreman estuari buruzko ikerketa, heziketa eta zabalkuntza lanari ekiteko erabagia hartu eben. Artearen bidetik abiatuta eta bere osotasunean hartuta, munduko kulturearen sorkuntzeari ekarpena egiteko asmoz baita Bakearen kultureari be.

Ia hasieratik hiru erakunde horreek alkarlanean ibili izan dira artista ospetsu bigaz (William Kelly, Australia) eta Alex Carrascosa (Euskal Herria) honako jardueretan parte hartuz:

- 'Berradiskidetasuna eta Artea' izeneko nazinoarteko erakusketa (1999-2000)
- 'Sua eta argiaren plaza: bakezaleen lekua' instalazinoa (2001) ©William Kelly.
- “Kids Guernica” (2003) nazinoarteko egitasmoaren partaide.
- I. Nazinoarteko Artea eta Bakearen Alkarraldia eta tailer didaktikoen antolakuntzea.
- 'Bake paisaiak' ©William Kelly izeneko instalazinoa.
- 'Arte humanista: leku sinbolikoak' ©William Kellyren erakusketea.
- II. Nazinoarteko Artea eta Bakearen Alkarraldia (2005).
- III. NaziNoarteko Artea eta Bakearen Alkarraldia (2007).

2003. urtean, I. Nazinoarteko Topaketearen amaieran, mundu guztitik etorritako artistek Artea eta Bakearen manifestua idatzi eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu