Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Loiuko aireportura heldu da

Bizkaie! 2009-10-15 15:00

'Urdaibai Bizigai – Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago Loiuko aireportuko bidaiarien eremuan, urriaren 30era arte. Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.

'Urdaibai Bizigai — Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago Loiuko aireportuko bidaiarien eremuan, urriaren 30era arte. Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.

Pilar Unzalu buru duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzaturiko ekimenak Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutarazotea dau helburu. 25 urte bete dira aurten Urdaibaiko eskualdearen garapen iraunkorrerako bidean pausu garrantzitsua emon zala, UNESCOk Urdaibai Biosfera Erreserba izentau ebanean, hain zuzen: eskualdeko garapen soziala eta ekonomikoa bermatzeaz gan, bertako ekologia, paisajea eta kultura aberatsa zaintzeko eskualde mailako ekimena. Mende lauren geroago, urteurrenaren ospakizunak gure herriak gordeten dauen ingurumen ondare honen balioa goratu nahi dau.

Errakusketea hiru atalek osotzen dabe: Urdaibairen sorrerea; Garapen iraunkorra eta kontserbazinoa, eta Ikerketa eta ingurumen hezkuntzea. Erakusketea, gainera, argi-itzal erakargarriz, ikus-entzunezkoez eta itsasoko giro-soinu lasaigarriz atondurik dago. Horrezaz gan, osogarri berezi moduan, Urdaibaiko paduretako espezie kuttuna dan Mokozabalaren (Platalea Leucorodia) lorratzei jarraituz egokitu da erakusketearen ibilbidea, bisitariak gidatze aldera.

Erakusketa ibiltaria Gernikan, Busturian (Madariaga Torretxean), Bilbaon, Gasteizen, Ordizian, Amurrion, Irunen, Ondarroan, Zumaian, Donostian, Balmasedan, Mungian eta Amorebieta Etxanon egon da Loiuko aireportura etorri aurretik, eta Euskal Herrian zehar jarraituko dau abendura bitartean; besteak beste, hamabostero herriz aldatuz, Portugalete eta Ermua bisitauko ditu erakusketeak, hasi zan lekuan, Gernikan, amaitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu