Patrick de la Sota, Sabino Arana Fundazinoaren lehen presidentea hil da

Bizkaie! 2008-02-14 18:41

Patrick de la Sota Mac Mahonen omenezko hileta-eleizkizuna bihar, hilak 15, izango da, Areetako (Bizkaia) Mesedeetako Andra Mariaren Eleizan, arratsaldeko 19:00etan.

Getxoko Gaztai Azokeak 13 produktore batuko ditu bihartik domekara bitartean

Bizkaie! 2008-02-14 16:56

Getxoko Gaztai Azokea bihar hasiko da eta domekara bitartean, laugarren urtez jarraian, bisitariek jateko horrez gozetako aukerea izango dabe Algortako Geltokia plazan, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Euskerea Bizibarritzeko Getxoko II. Plan Nagusia herritarren proposamenen zain

Bizkaie! 2008-02-14 14:40   Euskerea berbagai

Herritarrek datorren zezeilaren 29ra arteko epea izango dabe euren proposamenak egiteko, horretarako Euskara Zerbitzuak preparau dauen agiriaren bidez edo 94 466 00 10 telefono zenbakiaren edo euskara@getxo.net posta elektronikoaren bitartez.

Ipuin Erotikoen XIII. Lehiaketea antolatu dau Basauriko Euskarabila alkarteak

Bizkaie! 2008-02-14 12:10

Sariketan 1992an edo lehenago jaiotako edozein lagunek parte hartu leike, eta lan guztiek argitarabakoak eta euskeraz idatziak izan behar dabe. Ipuin erotikoak izan behar dira aurkezten diran lanak, bi eta hamar orrialde arteko luzereagaz.

Kafea eta kafeinea

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomatua 2008-02-14 11:32   Jan edanak

Kafea, kafeina gehien dauen edari naturala da. Eta kafeinea kafeak dauen substantzia ezagunena, bizigarritasuna ez eze mingostasuna be emoten deutsona.

IKTen ezarpenak ikasgeletan oraindino ez ditu irakasteko erak aldatu

Bizkaie! 2008-02-13 17:59

EAEko bigarren hezkuntzan, 1999-2004 artean, Informazino eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) ezarpen-prozesua zelan jazo zan aztertu dau Sergio Monge Benito ikertzaileak, Euskal Herriko Unibersidadean (UPV/EHU) aurkeztutako tesi batean.

Bizkaiko 45 udalerrik euskerazko ereduen aldeko informazino kanpainea jarri dabe martxan

Bizkaie! 2008-02-13 17:06   Euskerea berbagai

Laster izango da 2-3 urteko umeak eskolaratzeko sasoia eta kanpainearen bidez, gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazinoa emongo jake.

Sei hilebete Txinaren jentaurreko aurkezpen ofizialerako (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-02-13 17:02   Bidaide

Erreportajearen bigarren atal honetan alkarren artean oso desbardinak diran gai bi landuko ditugu. Batetik, obra faraonikoak amaitzen doazela eta, bestetik, 29. Olinpiadeak politikearen eta ekologiaren artean sortutako trabek eztanda egin dabela.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Hizkuntz politikeari buruzko askotarikoen arteko eztabaidea abian jarri dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2008-02-13 16:56   Euskerea berbagai

Eztabaida hori Euskerearen Aholku Batzordeko XXI. mendearen hasierako hizkuntza-politikearen oinarriak batzorde-atal bereziaren eskutik garatuko da. Batzorde-atal horrek askotariko gizarte-alorretako 38 lagun batzen ditu.

Gutartasunak, urtebete

Gu Ta Gutarrak 2008-02-13 14:23   Bertsolaritzea

Gu ta Gutarrak taldeak urtebete egin barri dau. Bilboko lehen emonaldi haretatik 43 oholtza barri gutartu doguz. Oholtza horreetan, 70 gutar konbidau izan dira, 70 lagun zahar eta barri. Danetara, 43 emonaldi horreetan zehar, 6.500 lagun inguru izan doguz.

Erreka Mari txotxongiloak 30 urte bete ditu

Bizkaie! 2008-02-12 18:40   Kulturea

Erreka Mariren 30 urteetan, Donostiako bikoteak 1.500 emonaldi inguru eskaini ditu hainbat eskola, ikastola, ludoteka eta kultur etxetan. Euskal Herri osoko eta baita nazinoarteko beste hamaika lehiaketa eta agertokietan be aurkeztu dira antiguotarrak.

Ondarroako Uribilduaren 681. urteurrena gero eta hurrago

Bizkaie! 2008-02-12 18:27

Aurtengo jardunaldien helburua ospakizunon kutsu herrikoia areagotzea da: alde batetik, arrantza eta itsaso munduagaz loturea azpimarratuko da, Ondarroa Erdi Aroan itsasotik eta itsasorako bizi baitzan gehienbat.

Olaso Dorrea Sorrerakundeak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2008-02-12 17:53   Euskerea berbagai

Hitzarmen horri esker, Olaso Dorrea Sorrerakundearena dan ondare bibliografiko eta artxibistikoa Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko da.

Internautak eta Saretik egiten diran deskargak

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-02-12 16:57

Zelan arautu Internetetik egiten diran deskargak? Aldekoak eta kontrakoak lehia bizian dagoz eta, sarritan, auziok epaitegian erabagiten dira.

Mundakako Udalak euskerearen aholkularitza batzordea eratu dau

Bizkaie! 2008-02-12 16:47   Euskerea berbagai

Ezer baino lehen, herrian euskerearen egoerearen diagnostiko bat egingo dabe eta hortik aurrera euskerea bultzatzeko ekintzak preparauko ditue.

Kiss eta Judas Priest taldeak Bilbon izango dira

Bizkaie! 2008-02-12 13:31   Musikea

Musika jaialdi barri bat ospatuko da Bilbon bagilaren 20an eta 21ean: Kobetasonik. Jaialdia Kobetamendin egingo da, urtero BBK Live egin dan leku berean. Egitarauan zazpi edo zortzi talde izango dira, aitatutakoak tartean. Sarrerak zezeilaren 18an jarriko ditue salgai eta 100 euroko bonoen eskaintza mugatua izango da martiaren 10era arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Okelazale baino haragikoi ete gara? Ala biak?

Markues 2008-02-12 12:47   Begi betegarri

Bilboko Arte Eder museoak Euskal Herriko 80 obra batu ditu

Bizkaie! 2008-02-12 11:22   Kulturea

Erakusketeaz gan, euskal artea zabaltzeko helburuagaz, gida bat be editau dabe. Danetara, 118 artistaren biografia eta obrak jaso dira argitalpenean, 'euskal artearen ganeko ikuspegi zabala eta osotua emoteko'. Erakusketea maiatzaren 25era arte izango da ikusgai.

Bidebarrieta Kulturguneak ‘Darwinen Eguna’ ospatuko dau

Bizkaie! 2008-02-12 10:25

Bidebarrieta Kulturguneak ‘Darwinen Eguna’-ren bigarren edizinoa ospatuko dau gaur, zezeilak 12, Eboluzinoaren Teoria kaleratu ebann Charles Darwin biologo britainiarraren jaiotza (1809an) gogoratzeko mundu osoan antolatzen diran ospakizunen barruan.

Euskal Unibersidadea sortzeko bidean dago

Bizkaie! 2008-02-12 10:20   Euskerea berbagai

'Euskal Unibersidadea Euskal Herria osoaren garapenaren zerbitzura egongo dan unibersidade euskaldun, herritar eta nazional barria da, edo hobeto esanda, izango da', adierazo dabe Udako Euskal Unibersidadeko, Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluko eta Nazino Eztabaida Guneko ordezkariek.