Bilboko Artelan Berreginen Museoaren 'Artelana bere testuinguruan' berbaldi-zikloa hastear dago
2009-10-28 11:09 jardunaldiakBilboko Artelan Berreginen Museoak bere bildumako pieza nagusiak sakonago ezagutzera bideratutako 'Artelana bere testuinguruan' berbaldi zikloko denporaldi barria hasiko dau bihar, urriak 29, eta Hammurabiren Kodea eskulturea izango da lehenengo saioko protagonistea. Egitarauaren helburua ikusleak artera hurreratzea da, eskulturak aztertzen dituen eta aztertutako artelan horreek museoan dagozan ganerakoakaz lotzen dituen bisiten bitartez.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak bere bildumako pieza nagusiak sakonago ezagutzera bideratutako 'Artelana bere testuinguruan' berbaldi zikloko denporaldi barria hasiko dau bihar, urriak 29, eta Hammurabiren Kodea eskulturea izango da lehenengo saioko protagonistea. Egitarauaren helburua ikusleak artera hurreratzea da, eskulturak aztertzen dituen eta aztertutako artelan horreek museoan dagozan ganerakoakaz lotzen dituen bisiten bitartez.
Kasu bakotxean, museoan ikusgai dagoan pieza bat aukeratzen da, artearen zein historiaren ikuspegietatik aztertzko. Berbaldiak dobakoak izango dira, eta hilbete bakotxeko azken eguenetan eskainiko dira, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Eguen honetarako aukeratu dan eskultura Hammurabiren Kodea izango da, orain dala gutxi museoan inaugurau dan 'Noren esku? Giza eskubideak historian' aldi baterako erakusketako irudi nagusia. Artelan horren jatorrizkoa Pariseko Louvreko Museoan ikus daiteke. Artelana antxinateko lehenengo lege testu osotuenetakoa da, Kristo aurreko 1754. urtekoa.
Hilarria propagandako tresna izan zan agintariarentzat eta haren hainbat kopia banatu zituen Mesopotamiako tenplu nagusietatik. Jatorrizko lana diorita baltzez eginda egon arren, museo bilbotarrean dagoan berreginak eskaiolearen kolore zuria dauka, Hammurabiren lege xedapenak batzen dituan inskripzinoak hobeto ikus daitezan.
Berbaldiari amaierea emoteko, 'Noren esku? Giza eskubideak historian' erakusketan ibilbidea egingo da, eskultura hori zuzenean aztertzeko eta Gudearen Estadua lako beste pieza batzukaz dauen erlazinoaz jaubetzeko, estilismoaren edo gaiaren ikuspegitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!