Euskal Herriari buruzko liburu bat plazan, Zekine Türkeri kazetari kurduaren eskutik
2009-10-28 10:53Ez da arrunta Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzea Turkian, baina orain gitxi horreetako bat eskuratu dau Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak. 'Bask meselesi: bir tarih, bir otonomi, bir sorum (Euskal auzia: herri bat, autonomia bat, historia bat) liburuaren egilea Zekine Türkeri kazetari kurdua da
Ez da arrunta Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzea Turkian, baina orain gitxi horreetako bat eskuratu dau Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak. 'Bask meselesi: bir tarih, bir otonomi, bir sorum (Euskal auzia: herri bat, autonomia bat, historia bat) liburuaren egilea Zekine Türkeri kazetari kurdua da, gure artean ezaguna dana behin baino gehiagotan Deia edo Berria lako egunkarietan turkoei eta kurduei buruzko artikulu eta erroportajeak argitaratu ditualako, gehienetan ezizenez. Horrezaz gan, pelikula ezagun baten errodajean kolaborau eban, 'La espalda del mundo' (Zuzendaria: Javier Corcuera) 2000. urtean Donostiako Zinemaldiko Sari Nagusia eskuratu ebalarik. Orain, barriz, Euskal Herriari buruzko liburu bat argitaratu dau Ankaran.
Liburuak bi zati ditu. Lehenengoan Euskal Herriaren historiaren laburpen bat egiten da, batez be XX. mendeko atalean eta, honen barruan, azken hamarkadetako gatazka politikoan sakonduz. Bigarren zatian hainbat politikari, intelektual, kazetari edo sindikalistei egindako alkarrizketak datoz: Andoni Ortuzar, Patxi Lopez (Lehendakari izan aurretik), Leopoldo Barreda, Rakel Peña, Javier Madrazo, Ander Gurrutxaga, David Barbero, Txutxi Ariznabarreta... Berariz aitagarria Henrike Knörri egindako alkarrizketea.
Helburua Turkiako herritarrei Euskal Herriko informazino zehatza eta argia eskaintzea da, kontuan izanik euskal autonomiak interes handia sortzen dauela han, gehien kurduen artean.
Liburuaren erredakzinoan Sabino Arana Fundazinoaren laguntzinoa izan eban. Ganera, IPES, Bilboko Kafe Antzokia eta Euskaltzaindia eta Azkue Biblioteka be aitatzen ditu sarreran, eskertu beharreko laguntzen atalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!