Jesus Alberdi Garbizu ‘Egileor’ bertsolari bergararra hil da

Bizkaie! 2008-03-03 10:49   Bertsolaritzea

Gaur, martiak 3, arratsaldeko 19:00etan egingo da Jesus Alberdi Garbizuren aldeko hileta eleizkizuna Bergarako Santa Marina parrokian.

Ipar Uribe Bertsolari Gazteen XVI. BBK sariketako finalerako sailkatu da

Bizkaie! 2008-02-29 15:47   Bertsolaritzea

Ipar Uribe sailkatuta dago finalerako, egin dituan saio biak irabazi eta gero

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EAEko unibersidadeetan 66.077 ikasle matrikulau ziran 2006-2007 ikasturtean, aurrekoan baino %4 gitxiago

Bizkaie! 2008-02-29 14:24

Eustaten datuen arabera, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan biztanlerian izandako beherakadeak eragina izan dau unibersidadeetako matrikulazinoetan.

Standard eta Delorean taldeek Texas-ko South by Southwest jaialdian joko dabe

Bizkaie! 2008-02-29 14:17   Musikea

Musika alternatiboaren mundu mailako zita garrantzitsu horretan Standard getxotarrakaz eta Delorean zarauztarrakaz batera Dorian eta Love of Lesbian katalanak, Jet Lag madrildarrak, Mala Rodríguez andaluziarra eta Remate & Loco Band asturiarrak izango dira, munduko beste hainbat talderen artean.

Charlie Wilson's war

Joseba Terreros 2008-02-29 12:11   Zinema kritikak

Film honek hiru birtute handi ditu: batetik, umore garratz eta lotsabakoz zipriztindutako narrazino ausarta; bestetik, isilpeko mezua, kontzientziatzen ahalegintzen dana sermoirik bota barik; eta, azkenik, antzezle talde bikaina.

Karelean: '56. Gelatik'

Bizkaie! 2008-02-29 12:05   Musikea

Karelean 2004an sortu zan, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illaramendi (trikitixea eta ahotsa), Bitti Tena (bajua) eta Raul Olaizola (gitarrea) barriro be kantak sortzeko alkartu ziranean. Orain, euren lehenengo diskoa argitaratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

V. Bertsolari Gazteen Eguna Abadiñon

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-02-29 11:23   Bertsolaritzea

Zapatu honetan, martiak 1, egingo da V. Bertsolari Gazteen Eguna. Aurten Abadiñok hartu dau Otxandioren lekukoa, aurretik Larrabetzu, Munitibar eta Aulestitik pasau eta gero.

‘Surrealismoaren gauzak’ Bilboko Guggenheimen

Bizkaie! 2008-02-29 10:45   Kulturea

Mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetako 250 objektu inguru ikusgai jarriz (asko inoiz erakutsi bakoak), Surrealismoaren gauzak’ erakusketeak mobimentu honetako produkzino estetikoak izan eban gero eta komertzializazino handiagoaren eraginez sortutako tentsinoak agirian ixten ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mundaka Munduko Surf Txapelketatik kanpo

Bizkaie! 2008-02-29 10:34

Aurten, Mudakan ez da izango ohiko Billabong Pro Munduko Surf Txapelketea. Aurreko urteetan eta, batez be, igaz izandako olatu falteak bultzatu ditu antolatzaileak erabagi hori hartzera.

Thomas Krens Guggenheim Fundazioko zuzendariak dimitidu egin dau

Bizkaie! 2008-02-29 10:12

Bilboko Guggenheim museoaren bultzatzaile nagusienetako bat izan zan Krens, izan be, berak proposatu eutson Frank Ghery arkitektoari Bilbo bisitetea eta eraikin enblematikoa bertan eregitea.

Ikas-art, Arte Ederren Fakultadeetako lanen topaketea izango da zemendian

Bizkaie! 2008-02-29 10:08

Ikas-art izeneko Unibersidadeen I. Arte Topaketak egingo dira datorren zemendian Balmasedan eta Güeñesen. Halanda be, gaur eguerdian, 12:00etan, Arte Ederren 13 fakultadeetako dekanoek Arenatzarte bisitauko dabe topaketen lehenengo ekimen modura. Arenatzarte Gueñeseko eskulturen parkea da.

Megadeth taldeak Bilbon joko dau zapatuan

Bizkaie! 2008-02-28 17:19   Musikea

Iparramerikarrek United Abominations izeneko lan barria aurkeztuko dabe Bizkaiko uriburuan. Kontzertu horretan Evile talde britainiarrak be parte hartuko dau.

Schubert izango da protagonista nagusia Bilboko Musika-Música Jaialdian

Bizkaie! 2008-02-28 14:17   Musikea

Gaurtik domekara bitartean, Austriako musikari bikainari eskainitako 63 kontzertu izango dira Euskalduna Jauregian.

Durangaldeak lehenengo puntua lortu dau Bertsolari Gazteen XVI. BBK sariketan

Bizkaie! 2008-02-28 13:34   Bertsolaritzea

Durangaldeak lehen puntua lortu dau aurreko saioan Busturialdekoen kontra galdu eta gero.

Euskaltzaindiak Jose Manuel Lasarte eta Jesus Atxa omendu ditu

Bizkaie! 2008-02-28 11:52   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egin dau. Bertan, azken urtean hil diran Jose Manuel Lasarte eta Jesus Atxa euskaltzainak omendu ditu.

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko XIV. sariak banatuko dira bariku honetan

Bizkaie! 2008-02-28 10:55

Aurtengo edizinoan, urtero saritzen diran dibulgazino-artikuluei jagokezan hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gan, dibulgazino-liburu bat idazteko saria be emongo da, urte birik behin emoten dana. Danetara, 23 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira eta dibulgazino-liburua idazteko hiru proiektu.

Eusko Jaurlaritzeak neurriak hartuko ditu euskereak presentzia handiagoa izan daian saltokietan eta administrazinoan

Bizkaie! 2008-02-28 10:19   Euskerea berbagai

Izaera ekonomikoko sustapen neurriak hartuko ditu urtean zehar, euskerearen presentzia handiagoa izan daiten administrazino publikoan eta eremu pribatuko zerbitzuen sektorean, ‘Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialek presentzia bera izan daien.

Europako Batzordeak 899 miloe eurogaz zigortu dau Microsoft

Bizkaie! 2008-02-27 17:35

Europako Batzordeak 899 miloe euroko isuna jarri deutso Microsoft enpreseari, Europako Batasunak enpresa bati inoiz jarri deutson isunik handiena, Windows sistema eragileagaz bateragarriak diran produktuak produzidu ahal izateko beste enpresei informazinoa karuegi saltzeagaitik.

Le Noise bilbotarrek lehenengo diskoa plazaratu dabe

Gotzon Uribe 2008-02-27 13:26   Musikea

'Bilbo Hiria 2007' pop-rock lehiaketako irabazleak 'El camino a casa' izeneko diskoa kaleratu dabe Noizpop zigiluaren eskutik.

Bertsoa.com bertso-plazak zuzeneko emonaldiak hasiko ditu astero

Bizkaie! 2008-02-27 13:25   Bertsolaritzea

Bertsoa.com bertso-plazak bertsolaritzearen zabalkundean zuzenekotasuna bultzatu nahi dau, eta helburu horregaz sortu dau astero-astero bertsoak zuzenean emongo dituan lehenengo ekimena, Plazatik Zuzenean proiektua.