Bidezko Merkataritzearen VII. Astea Bilbon

Bizkaie! 2009-11-16 13:23

Aurreko sei edizinoetan legez, bidezko merkataritzan dabilzan hamar GKEk informazino zehatza emongo deutsee Arenaleko karpara hurreratzen diran guztiei, era horretan, bidezko merkataritzea zer dan eta mota horretako produktuak uriko zein lekutan topau leikiezan jakin daien.

Bidezko Merkataritzearen VII. Astea bihar, hilak 17, hasi eta domekara arte Bilboko Arenalean egingo da. Bilboko Udaleko Bardintasun, Kooperazino eta Herritartasuna Sailak sustatutako ekimenak urian bidezko merkataritzea sustatzen daben Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) eta BBKren laguntzinoa izango dau.

Aurreko edizinoetan legez Arenalean jarritako informazino-karpa handiaz gan, aurten Bidezko Merkataritzearen I. Moda Desfilea izango da eguenean Afrikako diseinatzaileen eskutik.

Aurreko sei edizinoetan legez, bidezko merkataritzan dabilzan hamar GKEk informazino zehatza emongo deutsee Arenaleko karpara hurreratzen diran guztiei, era horretan, bidezko merkataritzea zer dan eta mota horretako produktuak uriko zein lekutan topau leikiezan jakin daien. Izan be, merkataritza-hartu-emon horreetatik datozen produktuek garapen bidean diran herrialdeetako langileen eskubideak babesten ditue.

'Bidezko merkataritzea zure auzoan' Rekalde eta Santutxuko auzoetan aurrera eroango dan ekimena da zemendiaren 17tik 22ra, Bilboko Bidezko Merkataritzearen VI. Astearen barruan. Kanpainan komunikazinoko eta sentsibilizazinoko zenbait jarduera egingo dira bi auzo horreetan. Gainera, ekintza nagusi moduan bidezko merkataritzako produktuak gune bakotxeko saltokietan sartzea izango da.

Bidezko Merkataritzearen Astean, informazinoa emoteaz gan, 2009rako diseinautako programako jarduera ludikoak izango dira eta holan, 'eskaintzea erakargarriagoa' izango da, antolakuntzako iturriek adierazo dabenez.

Kontuak kontu, aurtengo 'jarduera kolorista eta orijinalena' Afrikako erropa tradizionalaren desfilea izango da, Arenaleko karpea inaugurauko dauena. Eguenean, hilak 19, eguerdiko 12:00etan, Djelia Taama Musoo alkarteak desfilea antolatu dau informazino-karpan jarritako pasarela gainean, 'dirdira biziak eta Afrikatik ekarritako ehunak tartekatuta'. Ekitaldia Gurutze Beitia aktore bilbotarrak aurkeztuko dau.

Sei emakume izango dira pasarelako alfonbra gainean berariaz bidezko merkataritzako materialagaz egindako 30 traje eta osogarri inguru erakusteko: estilo desbardinak egoera desbardinetarako, danak hitzorduari ukitu berezia eta izugarria eskainiko deutsien diseinu eta osogarriakaz.


Informazino gehiago:

SETEM Hego Haizea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu