Euskal Herriko Musika Eskolen Alkarteak 'Musikalean' antolatu dau zemendiaren 19rako
2009-11-13 11:26 MusikeaZemendiaren 22an Santa Zezilia musikarien patroiaren eguna dala eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Alkarteak aurten be 'Musikalean' ekimena antolatuko dau; hitzordua zemendiaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ra.
Zemendiaren 22an Santa Zezilia musikarien patroiaren eguna dala eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Alkarteak aurten be 'Musikalean' ekimena antolatuko dau; hitzordua zemendiaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ra arte, eta bertan parte hartuko dabe 34 musika eskoletako 1.700 ikasle eta irakasle baino gehiagok. 'Danon artean eguna ospatuko dogu musikea kalera eroanez', adierazo dabe antolatzaileek.
Parte hartuko daben musika eskoletako bakotxak bere herrian preparauko ditu ekintzak. Holan, Bizkaian, Bermeo, Ermua, Mungia, Ondarroa eta Zornotzako musika eskolek parte hartuko dabe 'Musikalean' ekimenean.
Gipuzkoan, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Donostia (Musika eta Dantza Eskolea eta Zurriola Musika Eskolea), Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mendaro, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Segura, Tolosa, Usurbil, Zestoa eta Zizurkileko eskolek atarako dabe musikea kalera, eta Araban, Agurain, Amurrio, Gasteiz (Luis Aranburu eta Jesusen Bihotza) eta Izarrako musika eskolek esku hartuko dabe. Egun horretarako beren-beregi diseinau dan kamisetea eroango dabe musikari guztiek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!