XX. Errebonbillo Margo Lehiaketako lanak ikusgai Elorrion
2009-11-16 14:34 KultureaLehenengo saria Jose Reyes-k irabazi eban 'La muralla de la guardia' izeneko lanagaitik. Bigarren saria Carlos Espigarentzat izan zan, 'Parraren ingurua' lanagaz. Hirugarren saritua, barriz, Iker Mugarra izan zan 'Vista aérea' proposamenagaz eta Elorrioko Herritarrarentzako saria Ana Mateo-k eroan eban, 'Elorrioko enparantza' izenburuko koadroagaitik.
Pasa dan zapatuabn, hilak 14, Elorrion urtero legez aire zabaleko pintura lehiaketea izan da. Eguraldia lagun, hogei margolari aurkeztu ziran. Epaimahaia honakoek osotu eben: babeslea dan Elorrioko Udala ordezkatuz, Cristina Sierra Kultura Zinegotzia, Iturrizoro alkarte antolatzailea ordezkatuz, Jose Ramon Lazkano eta arte plastikoetako aditu moduan, Alex Retes, José Luis Martínez de Antoñana, Elena Solatxi, Jesus Mª Agirre eta Jose Etxeberria.
Seirehun euroko lehenengo saria Jose Reyes-k irabazi eban 'La muralla de la guardia' izeneko lanagaitik. Bigarren saria Carlos Espigarentzat izan zan, 'Parraren ingurua' lanagaz; egileak 400 euro jaso zituan. Hirugarren saritua Iker Mugarra izan zan 'Vista aérea' proposamenagaz eta 300 euro eskuratu zituan. Elorrioko Herritarrarentzako 150 euroko saria Ana Mateo-k eroan eban, 'Elorrioko enparantza' izenburuko koadroagaitik.
Bai sarituak zein ganerako lan guztiak Iturri Kultur Etxean dagoz ikusgai zemendiaren 28ra bitartean. Astegunetako ordutegia: goizeko 9:00etatik gaueko 22:00ak arte; zapatuetan, barriz, 9:30etatik eguerdiko 14:00ak arte.
Iturrizoro Alkartearteak eta Elorrioko Udalak eskerrak emon nahi deutseez parte-hartzaile guztiei lehiaketan parte hartzeko egindako ahaleginagaitik eta sortutako lanen kalidadeagaitik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!