Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerearen 31. edizinoa egitea adostu dabe Udalagaz

Bizkaie! 2008-02-25 10:50   Barriak

'Ezin genduan bertan behera itxi Euskal Herrian dagoan euskerazko zinemaldi bakarra', azaldu dau Lekeitioko alkate Jose Maria Cazalisek Udalak Zine eta Bideo Bilereari diru-laguntzinoa emotearen arrazoia. Holan, orain dala gitxi antolatzaileek euren lana itxi eta jaialdia bertan behera geratuko zala iragarri arren, gitxienez edizino bat gehiago izango da.

Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikan alkarlana garatzeko borondatea agertu dabe

Bizkaie! 2008-02-22 14:54   Euskerea berbagai

Besteak beste, soziolinguistikearen, toponimoen eta hezkuntzearen arloan alkarregaz lan egingo dabe, eta datozen egunetan Azanza eta Baztarrika batzartuko dira gaur berbatutakoa zelan gauzatu erabagiteko.

Bizkaiko Bildotsaren II. Eguna Bilbon

Bizkaie! 2008-02-22 11:57

Zezeilaren 23an, zapatuan, Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua. Goizeko bederatzi eta erdietan hasita, Karlos Ibarrondo adituak aldi berean erreko ditu eusko labeldun Bizkaiko ardi hazleen 32 esne bildots.

AkustikA talde bizkaitarrak bere lehenengo bideoklipa grabau dau

Bizkaie! 2008-02-22 11:05   Musikea

Mungia eta Ugaoko hirukotea da AkustikA. Talde bizkaitarraren jatorria ezagutzeko 2005. urtera jo behar dogu, ‘Moebius’ rock-metal konboa desegin zanean bertako kide baitziran hirurak.

Los crimenes de Oxford

Joseba Terreros 2008-02-22 10:32   Zinema kritikak

Álex de la Iglesiaren film honek hasikera sendoa dauka eta personaia nagusien aurkezpena ona da. Hala eta guztiz be, kontakizunak aurrera egin ahala, interesa galdu eta beheraldi horretatik urten gura dauenerako beluegi da.

Klima aldaketearen eragina ardaogintzan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-02-22 10:13   Jan edanak

Xanpainea eta Altsaziako ardaoak zorioneko dagoz. Europa osoan emon dan tenperaturen igoerea dala eta, bi edari horreek produziduten diran lurraldeek klima ideala topau dabe.

Ukberri.net agerkari digitala Uribe Kosta eta Erandioko barriak sakelekoaren bidez emoten hasi da

Bizkaie! 2008-02-21 18:49

Kepa Ugarte ukberri.net-eko koordinatzaileak azaldu dauenez, ‘tokiko prentsa euskaldunak barritasun guztiak onartu behar ditu, euskerea eremu barrietara eroateko eta euskerearentzat irakurle barriak irabazteko’.

Juan Antonio Urbeltzen ‘Axeri Boda’ dantza ikuskizuna estreinauko dau Bilboko Arriaga antzokiak

Bizkaie! 2008-02-21 18:36   Kulturea

Datorren domekan, zezeilak 24, estreinauko da, arratsaldeko 20:00etan, Juan Antonio Urbeltzen ‘Axeri Boda’ izeneko dantza ikuskizun barria Bilboko Arriaga antzokian. Antropologo eta folklorista iruindarrak Argia bere dantza taldearentzat sortu dauen azken ikuskizuna da.

‘Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan’ liburua plazan

Bizkaie! 2008-02-21 17:11   Kulturea

Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) liburua Amelia Hernándezen doktorego tesia da, Joseba Agirreazkuenaga eta Javier Díaz Nociren zuzendaritzapean egindakoa. Piarres Lafitte idazle lapurtarraren figura eta lana aztertzen ditu zehatz-mehatz.

Espainiako Musika Akademiak Difusino Saria emon deutso Donostiako Jazzaldiari

Bizkaie! 2008-02-21 14:45   Musikea

Jazzaldi donostiarrak 43. edizinoari ekingo deutso aurten, 1.400 musikari hartu ditu orain arte eta, ondorioz, azken urteetako sorkuntza jazzistikoaren eredutzat jo dabe.

‘Euskal Kantu Txapelketa’-ren Bizkaiko 2008ko edizinoa Getxon hasiko da

Bizkaie! 2008-02-21 14:19   Musikea

Ekimenaren helburuak prentsaurrekoan azaldu ditu Juango Zelaiak, Euskal Kantuzaleen Alkartearen antolatzaileak: euskal kantagintzea zabaldu eta erakustarazo, kantetako zaletasuna biztu, eta kantari barriak plazaratu.

Gernika-Lumoko merkatarien % 81ek euskerea erabilten dau eguneroko jardunean

Bizkaie! 2008-02-21 13:50   Euskerea berbagai

'Apurka-apurka euskeraz egitea merkataritzarako errentagarria dala konturatzen ari dira saltzaileak, azken batean, hitzarmena sinatzeak, kontsumitzailearen eskubideen alde lanean dabilzala erakusten dauelako’

‘Vine, vi y me vendí’ Lendakaris Muertos taldearen disko barria zezeilaren 25ean salgai

Bizkaie! 2008-02-21 13:37   Musikea

Diskoaren zuzeneko aurkezpenak Bizkaian hasiko ditu Lendakaris Muertos taldeak, Santurtzin, hain zuzen, La Kelo Gaztetxean, Honoris Causa taldeagaz batera. Hitzordua, zezeilaren 23an, zapatuan, 20:00etatik aurrera.

Irlandako gaelikoa laguntza beharrean

Bizkaie! 2008-02-21 11:28

Lá Nua gaelikoz argitaratzen dan egunkariak ateak zarratu leikez laster, Ipar Irlandako administrazinoak dirulaguntzinoa murriztea erabagi ostean.

Bosteko erakusketa ibiltariak Iñaki Cerrajeria, Carlos Marcote eta Patxi Coboren artelan barriak jarri ditu ikusgai

Bizkaie! 2008-02-21 10:48   Kulturea

Bostekoren XI. edizinoak lehen aldiz dakarz argazkiak Patxi Cobo bizkaitarraren eskutik, izan be, Patxi Cobo artistarik nabarmenena eta personalena da euskal argazkilaritzan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arte bitartekaritzeari buruzko eztabaida-saioa Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2008-02-21 10:07

Arte bitartekaritzearen egiturak eta praktiak aztertuko ditue gaur, hilak 21, Euskal Herriko arte garaikidea gaitzat dauen ‘Artea Zintzilik’ eztabaida-saioen barruan.

Txakolingileek Interneten salduko dabe aurrerantzean euren produktua

Bizkaie! 2008-02-20 17:37

Txakolinak garai barrietara moldatzeko pausu garrantzitsua emon dau, eta hemendik aurrera, merkataritza elektronikoan jarduteko plataforma bat be izango dau. Produktu honetako hiru jatorrizko deituretako ardaogileek Interneten indarrak batu eta www.txakoli.com webgunea sortzea erabagi dabe.

Puntu bana Ipar Uribe eta Busturialdearentzat

Bizkaie! 2008-02-20 16:48   Bertsolaritzea

Igazko talde txapeldunak, Ipar Uribek lortu dau aurtengo sariketako lehen puntua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Waldheim taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2008-02-20 13:59   Musikea

Bilbotik urten eta mundura zabaldu guran, Waldheim taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau: 'Fight against time'. Kanta danak dagoz ingelesez, aitatutako helburu horregaitik, 'ez dogulako gura hemen geratu, kanpoan jo gura dogulako eta ingelesa gaztelania edota euskerea baino hizkuntza internazionalagoa dalako'.

Kaotiko taldeak Adrenalina izeneko lan barria kaleratu dau

Bizkaie! 2008-02-20 13:58   Musikea

Taldearen bosgarren diskoa da. Hamahiru kanta aurkezten ditue, danak erderaz bat ezik: Paradisua taberna. Kanta horri Xabier Silveira bertsolariak jarri deutsoz berbak.