Aurelia Arkotxa euskaltzaina da Euskaltzaindiaren buruorde barria

Bizkaie! 2009-11-04 09:34   Euskerea berbagai

Orain arte buruordea izan dan Beñat Oihartzabalek dimisino-gutuna aurkeztu dau, osasun arazoak dirala-eta. Modu horretan, hauxe da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza barria: euskaltzainburua, Andres Urrutia; buruordea, Aurelia Arkotxa; idazkaria, Xabier Kintana; diruzaina, Jose Luis Lizundia; Iker sailburua, Andoni Sagarna; Jagon sailburua, Andres Iñigo.

Aurrerantzean, Aurelia Arkotxa euskaltzaina izango da Euskaltzaindiaren buruorde barria, pasa dan urriaren 30ean Bilbon izan zan hileroko batzarrean hartutako erabagiari jarraituta.

Orain arte buruordea izan dan Beñat Oihartzabalek dimisino-gutuna aurkeztu dau, osasun arazoak dirala-eta, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.

Modu horretan, hauxe da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza barria: euskaltzainburua, Andres Urrutia; buruordea, Aurelia Arkotxa; idazkaria, Xabier Kintana; diruzaina, Jose Luis Lizundia; Iker sailburua, Andoni Sagarna; Jagon sailburua, Andres Iñigo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu