Yo tambien

Karolina Almagia 2009-11-02 12:57   Zinema kritikak

Atzemoten da filma honen egileek ondo baino hobeto ezagutzen dabela down sindromearen mundua. Arazoak arazo, zuzendariek nahiko ikuspegi positiboa emon dabe, persona honeek transmitiduten daben maitasuna nabarmenduz. Naturaltasunez eta zintzotasunez idatzi dabe istorio erakargarri hau, ondo jarraitzen dana eta sasimorala kanpoan ixten dauena.

- Zuzendariak eta gidoigileak: Antonio Naharro eta Álvaro Pastor.
- Herrialdea: Espania
- Antzezleak: Pablo Pineda, Lola Dueñas, Joaquín Perles, Teresa Arbolí, Pepe Quero, Roma Calderón, Tania Román eta Pedro Álvarez-Ossorio.
- Argazkia: Alfonso Postigo.
- Muntaia: Nino Martínez Sosa.
- Generoa: Dramea.
- Produktorea: Koldo Zuazua (Alicia Produce, Promico Imagen).
- Zuzendaritza artisktikoa: Carmen Fernández Lasquetty eta Inés Aparicio.
- Iraupena: 105 minutu.

Beharrezkoa zan, guztiz, down sindromearen gaia jorratzen dauen Yo también lako pelikula bat. Paternalismorik barik, sindromedunek zer sentiduten daben, zelan maitatzen daben, zelan biziten daben sexualidadea erakusten dau filma honek. Baita erakutsi be zelako bildurra eta zenbat duda sortarazoten dituan inguruan down horreek gu lako persona sexudunak dirala deskubridutea.

Esangura horretan, oso baliotsua eta ausartia da Yo, también. Horrezaz aparte, Antonio Naharro eta Alvaro Pastoren filmak Pablo Pinedaren figurea hurreratzen deusku. Pablo Pineda oso Down berezia da. Jaio zanetik, bere amak sufriduten eban atzerapenari uko egin eta ikasarazo egin eutson normala izango balitz bezela. Gaur egun, Pineda litzentziatua da eta oso azkarra emoten dau. Bere alkarrizketa sakonak, erabilten dauen logikea, daukan ezagutza mailea… Beste sindromedunakaz konparauta oso bestelakoa da Pablo Pineda. Baina horrek guzti horrek badauka prezioa: bera ez da Down sindromedun emakumezkoakaz maitemintzen, baizik eta kromosoma aldaketarik ez dituen andrazkoakaz. Ezinezko maitasun horrek sufrimendu handia eragiten deutso Pablori.

Filman, Pablo Pinedak berak bere bizitzan eta personalidadean oinarritua dagoan Daniel personaiaren papera egiten dau, maisuki gainera. Erreplikea emoten deutso Lola Dueñasek, bere 'bizitzaren paperean', berak autortu dauen legez. Biek jaso eben Donostiako Zinemaldian interpretazino onenaren saria.

Kontuak kontu, atzemoten da filma honen egileek ondo baino hobeto ezagutzen dabela down sindromearen mundua. Arazoak arazo, zuzendariek nahiko ikuspegi positiboa emon dabe, persona honeek transmitiduten daben maitasuna nabarmenduz. Naturaltasunez eta zintzotasunez idatzi dabe istorio erakargarri hau, ondo jarraitzen dana eta sasimorala kanpoan ixten dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu