Luisa Etxenikerentzat Gaztelaniazko Euskadi Literatura saria

Bizkaie! 2009-11-03 13:58   sariak-autortzak

Luisa Etxenikeren 'El angulo ciego' (Bruguera) eleberriak irabazi dau aho batez gaztelaniazko Euskadi Literatura saria, Ruben Ruizek haur eta gazte literaturakoa eta Elena Odriozolak, barriz, ilustrazinokoa.

Luisa Etxenikeren 'El angulo ciego' (Bruguera) eleberriak irabazi dau aho batez gaztelaniazko Euskadi Literatura saria, Ruben Ruizek haur eta gazte literaturakoa eta Elena Odriozolak, barriz, ilustrazinokoa. 'El angulo ciego' lanaren kasuan, bi narrazino-bide (desioarena eta errealidadearena) buztartzen dituala goraipatu dau epaimahaiak, 'biktimen ikuspuntutik indarkeriaren zentzunbakotasunaz eta haren ondorioez' egindako hausnarketa eta salaketa lasaia baita.

Kontuak kontu, 18.000 euroko saria jasoko dau sail bakotxeko irabazleak eta 4.000 gehiago lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Ruben Ruizen 'Anekdotak' (Pamiela) lanarentzat izan da haur eta gazte literatura Euskadi saria. Epaimahaiak azaldu dauenez, munduari eta bizitzari begirada poetikoa eskaintzen deutson liburua da, Hitza eta Hizkuntza lagun dituala. Epaimahaikoen eretxiz, 'uniberso koherentea sortzen daki bere aniztasunean, uniberso koherentea sortuz'.

Ilustrazinoari jagokonean, Elena Odriozolaren 'Aplastamiento de gotas' lanak irabazi dau Euskadi Literatura saria, Laberinto de las Artesek argitaratua. 'Irakurlea voyeur bihurtzen da', azaldu dabe epaimahaikideek: protagonistak edo ikusleak begiratzen ditu, eta horreek gertatzen ari dana begiztatzen dabe eta bitartekoen modura euren emozinoak transmitiduten deutsiez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu