Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Portugaletera heldu da

Bizkaie! 2009-10-30 14:35

'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' erakusketea ikusgai dago honezkero Portugaleteko (Bizkaia) Santa Clara Kulturuneko Erakusgela Nagusian, eta han izango da zemendiaren 16ra arte. Erakusgelako ordutegia 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago honezkero Portugaleteko (Bizkaia) Santa Clara Kulturuneko Erakusgela Nagusian, eta han izango da zemendiaren 16ra arte. Erakusgelako ordutegia 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzaturiko ekimenak Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutarazotea dau helburu. Izan be, 25 urte bete dira aurten Urdaibaiko eskualdearen garapen iraunkorrerako bidean pausu garrantzitsua emon zala, Unescok Urdaibai Biosfera Erreserba izentau ebanean, hau da, eskualdeko garapen soziala eta ekonomikoa bermatzeaz gan, bertako ekologia, paisajea eta kultura aberatsa jagoteko eskualde mailako ekimena. Mende lauren geroago, urteurrenaren ospakizunak Euskal Herriak gordeten dauen ingurumen ondare honen balioa goratu nahi dau.

Erakusketa hiru atalek osotzen dabe: Urdaibairen sorrerea; Garapen iraunkorra eta kontserbazinoa, eta Ikerketa eta ingurumen hezkuntzea. Erakusketea, gainera, argi-itzal erakargarriz, ikus-entzunezkoez eta itsasoko giro-soinu lasaigarriz atondurik dago. Horrezaz gan, osogarri berezi moduan, Urdaibaiko paduretako espezie kuttuna dan Mokozabalaren (Platalea Leucorodia) lorratzei jarraituz egokitu da erakusketearen ibilbidea, bisitariak gidatze aldera.

Erakusketa ibiltaria Gernikan, Busturian (Madariaga Torretxean), Bilbon, Gasteizen, Ordizian, Amurrion, Irunen, Ondarroan, Zumaian, Donostian, Balmasedan, Mungian, Zornotzan eta Loiuko aireportuan egon da, Portugaletera etorri aurretik, eta Euskal Herrian zehar jarraituko dau abendura bitartean. Hamabost egun barru, Ermua bisitauko dau erakusketak, hasi zan lekuan -Gernikan- amaitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu