Ardaoetan usainak sortzeko teknika barria
2008-08-08 12:42 Jan edanakArdaoaren legamiaren eraldaketa genetikoaren bidez, CSICko (Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Gorena) ikerlari talde batek edari alkoholikoen usaina hobetzea lortu dau. Ikerketa hori 'Metabolic Engineering' izeneko aldizkarian argitaratu dabe.
Jonathan Demme izango da Donostiako Zinemaldiko epaimahai ofizialeko presidentea
2008-08-08 11:40 Barriak'The Silence of the Lambs' (1991) filmagaz zuzendari onenaren Oscar saria irabazi eban eta, besteak beste, 'Something Wild' (1986), 'Philadelphia' (1993), 'The Manchurian Candidate' (2004) eta 'Neil Young: Heart of Gold' (2006) lanak egin ditu.
Bunburyk Donostian joko dau zemendiaren 7an
2008-08-08 11:10 MusikeaDatorren urriaren 7an kaleratuko dauen 'Hellville de Luxe' izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan dago Donostiako kontzertua. Birea bere jaioterrian hasiko dau irailaren 6an.
Iron Maiden, Sex Pistols, REM eta Alanis Morissette izango dira Hungariako Sziget Jaialdian
2008-08-07 15:02 MusikeaAbuztuaren 12tik 18ra bitartean Obuda ugartean (Budapest, Hungaria) egingo dan jaialdian, musika izarrez gan, aisialdi- eta kirol-jarduera bitxiak be izango dira: oge elastikoak, txokolatezko ugerlekuak, lokatzezko burrukak...
Jaurlaritzeak munduko euskal etxe danak batuko dituan webgunea sortuko dau
2008-08-07 14:27 Euskaldunak munduanEuskalEtxeak.net webgune barrian, euskal etxe bakoitzak bere atala izango dau eta antolatzen dituen ekimen guztien barri emateko aukerea izango dabe, baita irudiak jarteko be.
AnimaBasauri zinemaldiaren V. edizinoa martxan dago
2008-08-07 14:24 BarriakHonezkero, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko V. edizioan preparetan hasi dira antolatzaileak. 2009ko martiaren 20tik 27ra egingo dan ekimenean, aurreko edizinoetan legez, lehiaketa-sailak eta bestelakoak be izango dira.
Wall-E, Pixar estudioen protagonista barria
2008-08-07 12:16 BarriakUmorez, sentimentuz eta ironiaz beteriko Wall-E filma sortu dabe Pixar estudioek, elementu gitxigaz eta irudimenagaz egindako animazinozko filma. Gure zinema aretoetan estreinau barri dan filmak robot zahar eta zikin baten istorioa kontetan dau.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 65ak frutea jaten dau egunero
2008-08-06 15:14 Jan edanakHalanda be, barazkien kasuan portzentaje hori % 30ekoa baino ez da, 2007. urteari jagokozan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera.
Kimuak programako hamaikagarren edizinoak honezkero baditu protagonistak
2008-08-06 14:18 BarriakEuskal film laburrak sustatzea helburu dauen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira. Katalogoan sartutako zortzigarren lana Bizkaian egindakoa da.
Azken bost urteotako irabazleak, nor baino nor, Bilboko Aste Nagusiako su artifizialen lehiaketan
2008-08-06 12:05 2008 honek bost urteko zikloa zarratuko dau lehiaketa arloan eta, beraz, Txapeldunen Txanda edo Erronda edizino berezia izango da aurtengoa, azken bost urte honeetako irabazleen arteko lehiaketeagaz.Punta-puntako enpresen sekretuak
2008-08-05 12:49Teknologiaren munduan, enpresek ondo baino hobeto gordeten ditue euren sekretuak. Jakina, sekretu teknologikoez berba egiten dogu, ez bestelako kontuez. Arlo honetako enpresek lan, denpora, diru eta indar asko inbertiduten dabe euren produktuak garatzeko.
Naiara Garai eta Marina Hernaez akordeoi-jotzaileek kontzertua eskainiko dabe Bermeon
2008-08-05 11:45 MusikeaBermeoko XXIII. Nazinoarteko Musika Astea hirugarren jardunaldia beteko dau gaur. Akordeoi-kontzertua Andra Mari eleizan izango, 20:00etan. E. Elgar, Y. Takahashi, A. Piazzolla, D. Scarlatti eta A. Alberdiren piezak interpretauko ditue.
Bilboko Aste Nagusiak folklore, gastronomia eta kirol arloetako 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu
2008-08-05 11:39Ekintza guztien artean, Bilboko 24 erraldoien bilketa nabarmendu dabe Bilboko Udaletik; abuztuaren 17an izango da, 12:30ean, Arriaga Plazan. Ganera, txiki eta helduen gozamenerako, Bilboko erraldoiak Euskal Museoaren klaustroan izango dira ikusgai Aste Nagusian osoan.
Gazteizko Artium Museoak izaera oso desbardineko bost erakusketa antolatu ditu aldi berean abuzturako
2008-08-05 11:17 KultureaAbuztua izango da 'Objeto de réplica' izeneko erakusketea ikusteko azken aukerea. Gainontzeko lau erakusketak 'Power Food', '¡Viva el color!', 'Entornos próximos' eta Artium Museoaren azken erosketak dira.
Badator showa: ondo etorri Beijing 2008ra!
2008-08-05 10:49 BidaideGero eta gitxiago falta da 2008ko zortziaren 8ko zortziretarako, hau da, Txinak XXIX. Olinpiadeei ekiteko. Aurtengo Olinpiadak komunismoaren eta nagusikeriaz jokatzen dauen herrialdearen bihotzean jokatuko zirala iragarri euskuenetik, historiako Jokorik polemikoenak izan dira.
Rober Gutiérrez: 'datozan lau urteotan 1.500 Ziurtagiri barri emotea aurrikusten dogu'
2008-08-04 14:55 BarriketanZiurtagiriaren Elkarteko zuzendaria
'Ahots aniztasunean - A più Voci' topaketea egingo da abuztuaren 5etik 20ra Gernika-Lumon
2008-08-04 14:02 jardunaldiak'Ahots aniztasunean - A più Voci' Gernika eta Gazoldo degli Ippoliti urien arteko kultur topaketea da. Espresinobide desbardinen bitartez (pinturea, musikea, bideoa eta zinemea, argazkiak, zeramikea, poesia…) eta adierazpide artistiko eta gizatiarrak tarteko, topaketearen helburua alkar ezagutzea eta aberastea da.
Gitxienez 12 mendizale hil dira K2 mendian izandako edur-jauzi baten ondorioz
2008-08-04 11:44Hildakoen eta desagertutakoen artean ez dago euskaldunik, baina istripua izan eta ordu batzuk lehenago, Alberto Zerain mendizale arabarra bertatik pasau da. Gailurrera ailegau diranen artean, arabarra da kanpamentura bizirik ailegau dan bakarra.
EAEk eta Vermont estaduak (AEB) nekazaritzearen garapen iraunkorraren ganeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2008-08-04 11:22 Euskaldunak munduanTopaketea Vermonteko uriburuan egin da, Montpelier-en. Nekazaritza eroangarriaren inguruan Vermont erreferentzia garrantzitsua da nazinoarte mailan.















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...