Badator XXIII. Jokin Zaitegi Sariketea, Literatura Nobel Sariak euskeratzeko bekea
2009-11-10 10:54 Kulturea2009an Suediako Akademiak Herta Müller idazle errumaniar-alemanari emon deutso Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua Müller-ek idatzitako Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzultzea da.
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibersala euskeratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXIII. Jokin Zaitegi Sariketea aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko da.
2009an Suediako Akademiak Herta Müller idazle errumaniar-alemanari emon deutso Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua Müller-ek idatzitako Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzultzea da.
Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituan edozeinek parte hartu leike lehiaketa honetan. Horretarako, obrearen lehenengo orriak euskeratu beharko ditu, eta egindako lan horrexen hiru kopia bialdu AED Elkartearen egoitzara (Pablo Uranga 4 behea, 20500 Arrasate), 2009ko abenduaren 18a baino lehen; ez da itzultzailearen izenik agirian jarriko, baina bai goiburu bat; itzultzailearen datuak eta telefonoa gutunazal zarratu baten barruan adierazoko dira, eta sobre horren azalean goiburu bera errepetidu.
Lehen orri horreei jagoken jatorrizko testua antolatzaileek jarriko dabe parte-hartzaileen esku, horreek eskatu ahala -telefonoz, idatziz nahiz e-mailez-. Internet bidez be lortu ahal izango da testu hori, ondoko helbide honetan: www.elkarargitaletxea.com/jokinzaitegi
Joxe Austin Arrietak, Joxe Mari Berasategik eta Irati Marañonek osotutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta horreetako bat izentauko dau irabazle 2010eko urtarrilaren amaierea baino lehen.
Aurkeztutako lanek nahikoa kalidaderik eukiko ez balebe, saria hutsik itxi ahalko da. Kasu horretan, antolatzaileek aukerea izango leukie itzulpen hori enkarguz bateren bati eskatzeko, bekako diru-kopuruaren truke.
Era berean, antolatzaileek aukerea izango dabe itzulpenerako proposatutako obrearen ordez egile beraren beste lan bat aukeratzeko, sariaren erabagia jakinarazo baino lehen, beti be. Lanaren luzerearen arabera egokituko litzateke sariaren dirua be.
Irabazleak 5.500 euroko saria irabaziko dau Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria osorik itzultzeko: erdia jakinarazpena egitean jasoko dau, eta beste erdia lan amaitua entregau ostean. Lan amaitua 2010eko irailaren 30a baino lehen entregau beharko dau Elkar argitaletxean. Epeak beteko ez balira, edo itzulpenaren kalidadea nabarmen txarra balitz (epaimahaiaren eretxiz), sariaren bigarren zatia jaso ez eta lehenengoa itzuli egin beharko leuke irabazleak.
Elkar etxeak -eskubideak aurrez eskuratuta- argitaratuko dau Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria euskeraz, eta 2010eko Durangoko Azokea izango da hori egiteko epemugea. Ale guztietan nabarmen aitatuko da Jokin Zaitegi saria, baita lanaren gaineko jabetza galduko ez dauen itzultzailearen izena be. Antolatzaileez gan, Kutxa babesleak be jagokon tokia izango du edizinoan.
Sariketa honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat emotea dakar. Berauen ulermenean zalantzarik sortuko balitz, antolatzaileei jagoke erabagitea.
Azken urteetako Nobel eta Zaitegi sarietako irabazleen zerrendea:
- 2002 Imre Kertesz: 'Zoririk ez'. Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea.
- 2003 J.M. Coetzee: 'Lotsaizuna'. Itzultzailea: Oskar Arana.
- 2004 Elfriede Jelinek. Itzulpen saria hutsik itxi zan.
- 2005 Harold Pinter: 'Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk'. Itzultzailea: Iñigo Errasti.
- 2006 Orhan Pamuk: 'Elurra'. Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey.
- 2007 Doris Lessing: 'Belarra kantari'. Itzultzailea: Koro Navarro.
- 2008 J.M.G. Le Clézio: 'Basamortua'. Itzultzailea: Luis Berrizbeitia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!