María Muriedasen 'Gaua sartzekotan' erakusketea, ikusgai

Bizkaie! 2025-12-23 13:26   Kulturea

Rekalde Aretoan, 2026ko zezeilaren 8ra arte.

Rekalde Aretoak María Muriedas artistearen Gaua sartzekotan erakusketea aurkeztu dau, Barriek zikloaren barruan. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastikoen eta ikusizko arteen arloko beken onuradun izandako sortzaileak batzen dira.

Erakusketearen ardatza Sueño 1 proiektua da. Obra horretan, onirikoa dana partitura edegi konbertiduten da, agertzen eta desagertzen diran gorputzak, lekuak eta distirak hartzen dituan partiturea, hain zuzen be. Mobimentuan dagozan irudi eten eta zatikatuek begiratzeko konbita egiten dabe.

Erakusketea ikus-entzunezko euskarrietan aurkezten da, hormako proiekzinoagaz eta diapositiba-irudiakaz. Halanda ze, sartze-espazioa sortzen da, esperientzia sensoriala konbertiduz.

María Muriedas Díez (Mungia, 1994) EHUko Eskultura eta Arte eta Teknologia Saileko irakaslea da. Bere ibilbidean, egonaldiak egin ditu Renoko Euskal Ikasketen Zentroan (AEB, 2017) eta Youkobo Art Spacen (Tokio, 2018). Autortzeak be jaso ditu, esaterako Ertibil Bizkaia eta Getxoarte Aretoa (2018). Haren lana ikusgai jarri dau, besteak beste, Kulturarten (Arrasate), Bilboko Arte Berreginen Museoan eta Studio Dn (Londres).

Erakusketan Ana Arsuaga artistearen testu kritikoa be badago: Muriedasek errealidadea eraldatzeko dauen gaitasuna adierazoz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu