Garik '16 lore' oparitu deuskuz
2009-11-05 14:13 Musikea'Gariren moduko ibilbide luzeko edozein artistarentzat, disko bilduma bat egitea espiluaren aurrean biluztearen parekoa da'. Horixe dino Elkar diskoetxeak Gariren '16 lore' diskoaren harian ataratako promozino-testuak. Garik, barriz, arrisku moduan definidu dau egindako lana, 'niri arriskuan ibiltea gustau egiten jat'.
'Gariren moduko ibilbide luzeko edozein artistarentzat, disko bilduma bat egitea espiluaren aurrean biluztearen parekoa da'. Horixe dino Elkar diskoetxeak Gariren '16 lore' diskoaren harian ataratako promozino-testuak. Garik, barriz, arrisku moduan definidu dau egindako lana, 'niri arriskuan ibiltea gustau egiten jat'. Diskoa gaur aurkeztu dau Bilbon eta, laster, taula ganean ikusiko dogu, ordenagailuz inguratuta, 'esperimentu' barri honetan teknologia barriek euren lekutxua dabe, eta.
Honez gero argitaratutako hamasei kanta batzen dira diskoan baina, bi, berbarako, errepetidu egiten dira, ikutu desbardinagaz. Gariren klasikoak badagoz, 'Aitormena' kasurako, baina horren komertzialak izan ez diran kantak be topau daitekez. Lan hau egiteko, aurreko lanak aztertu be egin ez dituala autortu dau Garik, 'hori egin izango baneu ez litzatekezalako kanta horreek agertuko diskoan, beste batzuk baino'. Intuizinoari jarraitu deutso, harian-harian urteten ebana grabau dau eta egurekotasunean murgilduta, 'estudiora ez nintzalako disko bat grabetako amesagaz sartu'. Patti Smith eta Berangoko Merana ikastetxeko ikasleak eta Gose taldea bidelagun izan ditu. 'Disko hau kolektiboa izan da eta horrek aberastu egiten zaitu; disko zoroa da, taldelan zoroa'.
Kontzertuakaz abenduaren erdialdean hasiko dira eta, ordurako, taula ganean eskainiko dabena prest izan behar dabe, 'nik ez dot-eta sekula horrenbeste ordenagailuz inguratuta kontzerturik emon'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!