Etorkinen lanak ikusgai Bilboko Artelan Berreginen Museoan

Bizkaie! 2009-11-10 10:45   Kulturea

Bilboko Artelan Berreginen Museoak Harresiak Apurtuz etorkinei laguntzeko Euskadiko GKE-en koordinakundeak antolatu dauen 'InmigrArt 09' erakusketea zabalduko dau gaur, zemendiak 10, eta domekara arte egongo da ikusgai. Erakusketearn helburua artea sentsibilizazino-tresna legez erabiltea da etorkinen balioen, immigrazinoaren zergaitien eta kultur anitzeko gizartearen abantailen aurrean.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak Harresiak Apurtuz etorkinei laguntzeko Euskadiko GKE-en koordinakundeak antolatu dauen 'InmigrArt 09' erakusketea zabalduko dau gaur, zemendiak 10, eta domekara arte egongo da ikusgai. Erakusketearn helburua artea sentsibilizazino-tresna legez erabiltea da etorkinen balioen, immigrazinoaren zergaitien eta kultur anitzeko gizartearen abantailen aurrean. Arte afrikarrari eskainitako hirugarren edizino honetan Senegal hegoaldeko hareazko koadroak, artisautza lanak eta oihalak erakutsiko dira. Erakusketan, Senegaleko bizilagunek osotutako M'Lomp alkarteak eta Burkina Fasoko Afriki Cultura alkarteak parte hartu dabe.

'InmigrArt' kultur adierazpenaren indartze programea da, etorkinek egindako artearen bitartez. 2007an sortu eta 2008an inauguratu zan, Harresiak Apurtuz erakundeak bultzatuta. Ekimenaren bitartez, etorkinek egindako arte eta kultur produzinoa erakustea topetan da, hainbat arte diziplinatan: pinturea, eskulturea, arkitekturea, musikea, literaturea, antzerkia, jantzea, argazkigintzea, zinematografia eta arte grafikoak.

Programearen bitartez, kulturartekotasuna bultzatu gura da, ideien, sentsazinoen eta produktuen trukearen bitartez. 'Horreen bidez, etorkinek bizi izan dituen esperientzietan sar gaitekez. Holan, bertakoak etorkinen errealidadera hurreratzea lortuko dogu eta, aldi berean, etorkinei aukerea emoten jake euren esperientziak konpartiduteko, eurek egindako artelanak baloratuz. Immigrazinoaren fenomenora hurreratzeko era barria izan daiteke', adierazo dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu