Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea hil da
2009-11-09 10:25 Euskerea berbagaiAuto-istripuz hil zan zapatuan, zemendiak 7. Hilbeila Euskaltzaindiaren egoitzan egongo da gaur, 10:00etatik 17:00etara. Ondoren, 19:00etan izango da hileta-eleizkizuna Zornotzan, Larreako Karmengo Santutegian.
Zapatuan, zemendiaren 7an, Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil zan, auto-istripuz, 62 urte zituala.
Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea Zornotzan jaio zan, 1947ko bagilaren 10ean. 60ko hamarkadearen amaieran hasi zan euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. 1968-69 ikasturtean, Deustuko San Felicisimon euskerazko eskolak sortu ziran, Zearreta talde horretako partaide zala.
1970ean Lehen Urratsak liburua atontzen jardun eban, besteak beste, Patxi Elgezabalegaz eta Ricardo Badiolagaz.
Urte horreetan lanean ebilen Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zan. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zanean, bera izan zen sortzaileetariko bat eta idazkari lanak be bete zituan.
1973an hasi zan lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan, Jose Luis Lizundia orduko idazkariordearen lankiderik hurrena zalarik. 1975eko bagilaren 27an euskaltzain urgazle izentau eben.
2003an Euskaltzaindiaren kudeatzaile izentau eban Akademiak.
Euskalduntze prozesuagaz loturik beti be, hainbat lan argitaratu zituan, alkarlanean:
-
Euskalduntzen (3 liburuki), 1972.
-
Alfabetatzen (1975).
-
Euskara: Hizkuntza Ariketak (1976).
-
Euskal Hiztegi Modernoa (1977).
-
Sortzen - I (1978).
-
Hiztegia 80 (1980).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!