Bizkaiko gozogileek 3.000 karolina emongo ditue bihar Bilbon

Bizkaie! 2009-11-06 12:03

Artisau Gozogintzearen II. Jaia, Karolinaren Jaia izenagaz be ezaguna, Bilboko Plaza Barrian ospatuko da datorren zapatuan, zemendiak 7, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Joan dan urteko arrakastearen ondoren, 3.000 karolina doban banatzea izango da Plaza Barrira jentea erakarteko amu nagusia.

Artisau Gozogintzearen II. Jaia, Karolinaren Jaia izenagaz be ezaguna, Bilboko Plaza Barrian ospatuko da datorren zapatuan, zemendiak 7, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Joan dan urteko arrakastearen ondoren, 3.000 karolina doban banatzea izango da Plaza Barrira jentea erakarteko amu nagusia. Bizkaiko Gozogileen Alkartasuna ospakizunaren antolatzailea da. Beren historiaren 30 urte baino gehiagotan zehar bezeroen leialtasuna saritzea eta eguneroko elaborazinoaren goi mailako artisau gozogintzea bultzatzea dira jaiaren helburuak.

Plazan tailer bat jarriko da. Bertan artisau-gozogileek pastel ospetsu honi formea zelan emoten jakon azalduko dabe. Kolore eta gusto berezia dituan postre honek zazpi manipulazino behar ditu egiteko orduan. Karolinaren hostopil oinarri gozoa eta karraskatsua merengezko torre batek koroatzen dau. Eta torrean, arrautzaren gorringoaren pintzelkada bat eta, beste aldetik, beti gozagarria dan txokolatea. Bere izenaren jatorriari buruz mila eta ehun kondaira existiduten dira. Merengearen oso zalea zan neska baten ohorez, Karolina izenekoa, sortu zala pastela teoria zabalduena da. Antza danez, bere aita gozogilea zan eta torre gozo hau asmau eban alabea asetzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu