Alfonso Sastre eta Carlos Gil izango Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen ‘Eztabaidak literatureagaz’ zikloan

Bizkaie! 2008-03-10 17:04

‘Eztabaidak literatureagaz’ programearen helburua jenteari lehen mailako idazleakaz topo egiteko gune bat eskaintzea da, alkarrizketearen bidez idazteagaz zerikusia daben auziak planteetako aukerea emongo deutsona.

Emakumeek afrikar kultureari egindako ekarpenari buruzko jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2008-03-10 14:51

‘Emakumea Afrikako kulturan: musika, ohiturak, literatura’ izenburupean eratutako ekitaldi-sorta honen bidez, Liburutegiak etorkinen integrazino sozial eta kulturala sustatu nahi dau, hauxe dalako liburutegia erabilten dauen kolektibo nagusietako bat.

Manex Agirrek irabazi dau Arabako finalerako txartela

Bizkaie! 2008-03-10 14:15   Bertsolaritzea

Saio borobila aramaioarrak egindakoa, freskotasuna eta zuzentasuna nabarmen geratu diralarik, 326’5 puntugaz. Asier Otamendik egin dau bigarren 322’5 puntugaz, Oihane Pereak 321, Iñaki Viñasprek 312’5, Serapio Lopezek 306’5 eta Felipe Zelaietak 283’5 puntu.

Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea hil da

Bizkaie! 2008-03-10 13:20

Martiaren 8an hil zan Donostian, 79 urte zituala. Haren aldeko hileta-eleizkizuna martiaren 11n, martitzena, izango da Donostian, Artzain Ona katedralean, iluntzeko 19:30ean.

Begoña Bang-Matu Bizkaia Blues-Jazz Zirkuituan

Bizkaie! 2008-03-10 13:02   Musikea

Brixton Records euskal zigiluak Begoña Bang-Maturen lan barria kaleratu dau, ‘I am thinking about you’, Orquesta Kingston taldeagaz kaleratzen dauen bigarrena. Reggae, ska-jazz, rocksteady, soul... horrexek doguz Begoñaren osogaiak lan barri honetan.

Kupela erromeriak bizibarritzeko ekinean

Bizkaie! 2008-03-07 14:32   Musikea

Pagotxa izeneko azken disko honetan, Anjel Larrañagak eta Xabier Zabalek egindako 14 kanta barri aurkezten dira. Extra moduan, Kupela kanta ezagunaren bersino remix jantzagarri bat dakar.

Bidasoako XXI. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da

Bizkaie! 2008-03-07 14:12   Bertsolaritzea

Jatorrizko, argitaratu bako eta beste lehiaketaren batean saritu ez diran bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko dau gaia, doinua eta neurria.

EAEn 2.943 ezkontza izan ziran 2007ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 11,9 gitxiago

Bizkaie! 2008-03-07 12:05

Hiruhileko horretako hileen artean, irailean egin ziran ezkontza gehienak (1.285), eta gero garagarrilean 1.265. Bestalde, aurrekoetan bezela, ezkontza gitxien (393) izan zituan udako hilebetea abuztua izan zan.

No country for old men

Joseba Terreros 2008-03-07 11:31   Zinema kritikak

Ez dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.

Gradu gitxiagoko ardao barri bat: Altos de la Ermita

Imanol Sarasola 2008-03-07 11:04   Jan edanak

Casa de la Ermita taldeak teknika barri baten bidez 'alkohol gitxiagoko ardaoa' atara barri dau, % 6´5 - 7 gradukoa, ardao normal baten graduazinoaren erdia dauena. Ardao baltz barri horrek, Altos de la Ermita deiturikoak, merkadua gradu gitxiagoko ardaoak eskatzen dagoan momentuan sortutakoa bada be, legeak ezarritakoa bete beharko dau.

Mike Oldfielden disko barria lehenengoz entzungai Bilbon

Bizkaie! 2008-03-07 10:33   Musikea

Martiaren 17an merkaturatuko daben ‘Music of the Spheres’ da musikari britainiarraren disko barriaren izenburua eta munduan lehenengo aukerea izango da gaur, hilak 7, Bilbon lan horretako kantuak entzuteko.

1.246 euskal liburu zahar Interneten

Bizkaie! 2008-03-06 18:44

Sareratutako lanen artean, besteak beste, Betolazaren ‘Doctrina Christiana’ (Bilbon, 1596), Euskadin euskeraz argitaratutako lehenengo kristau-ikasbidea, XVI. Mendean euskeraz idatzitako zortzi lanetako bat eta Axularren ‘Güero’-ren lehen edizinoa (Bordele, 1643) kontsultau leikez erabiltzaileak.

'Irradaka', emakume idazleak, margolariak eta musikariak batuko dituan ikuskizuna Ondarroan

Ondarroako Emakumeen Udal Bardintasun Kontseilua 2008-03-06 17:47

Ondarroako Emakumeen Udal Bardintasun Kontseiluak ekimen ugari preparau ditu martiaren 8aren inguruan 'Emakumeen Nazioarteko Eguna' ospatu eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Horreetariko bat da Irradaka. Martiaren 7an, 22:00etan, herriko Kafe Antzokian, emakumeek egindako saio berezia izango da.

Gogo biziz eta abiadan bueltau da Etsaiak

Saioa Torre Gereketa 2008-03-06 14:54   Musikea

'Apurtu arte' izenburupean, zortzigarren disko 'ofiziala' atara dau Etsaiak taldeak; 'ofiziala', tartean hainbat bilduma eta lan be izan diralako eta kontzertu bat edo beste be bai. Sasoi bateko erritmo bizia berreskuratuta dator, inoiz galdu izan badabe, behintzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUko udabarriko zortzi ikastaroetan izena emoteko epea martiaren 14an amaituko da

Bizkaie! 2008-03-06 13:30

Ikastaro laburrak dira, 10 eta 24 ordu bitartekoak, batzuk goizez, beste batzuk arratsaldez edota zapatu goizetan. Irakasleak adituak dira eta ikastaroetan dokumentazinoa eskaintzen da. Gainera, unibersidadeko aukera libreko kreditu moduan amortizau daitekez.

Danetara, 251 lan aurkeztu dira Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketetan

Bizkaie! 2008-03-06 12:08   Barriak

Aurten be nabarmendu behar da Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleen parte hartzea. EHUk Unibersidadeko lanik onena saritzeaz ganera, ikasleek parte hartu dabe iraupen laburreko lanak sortzen. Era berean, azpimarratu behar da Nontzefilm-en film kopuru handia jaso dala Euskal Herritik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Ero', Jon Martinen analisi psikiatrikoa

Elkar 2008-03-06 11:37   Kulturea

Bere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menperatzen dauenaren esku trebea erakutsiz, baita teknika abil hori narrazinoaren mesedetan jarteko buru azkarra be.

Sarkor gernikarrek 'Su emoten' izeneko diskoa plazaratu dabe

Bizkaie! 2008-03-06 10:58   Musikea

Diskoaren aurkezpen-kontzertua apirilaren 12an Durangoko Plateruena Antzokian izango da, Anger taldeagaz batera. Lana Altxatune estudioan grabau dabe eta, tartean, Lehiotikan eta Ezinean taldeko abeslarien kolaborazinoak dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboaldea txapelaren bila

Bizkaie! 2008-03-06 10:08   Bertsolaritzea

Sailkapen fasea amaituta, finala baino ez da geratzen, datorren 14an jokatuko dana Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Bilboaldeko taldeen artean. Sorpresa handia izan da atzoko saioan Bilboaldekoak finalerako eskubidea lortzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)