'La causa de Kripan' filmak ablazinoaren errealidade gordina erakusten dau

Karolina Almagia 2009-11-23 14:54   Barriak

Omer Okeren bigarren film luzea, La causa de Kripan, estreinau barri da. Film horrek ez dau izan beste askok besteko oihartzuna eta baleiteke publikoak ez ezagutzea. Bistan da medio gitxigaz eginda dagoala eta, ondorioz, oso promozino eskasa izan dau. Halanda be, beharrezkoa da oso gordina dan errealidade hau publikoari hurreratzea.

Omer Okeren bigarren film luzea, La causa de Kripan, estreinau barri da. Film horrek ez dau izan beste askok besteko oihartzuna eta baleiteke publikoak ez ezagutzea. Bistan da medio gitxigaz eginda dagoala eta, ondorioz, oso promozino eskasa izan dau. Halanda be, beharrezkoa da oso gordina dan errealidade hau publikoari hurreratzea.

La causa de Kripanfilmeko protagonista Euskal Herrian bizi dan Alassane izeneko langile gazte bat da. Egun batean, Alik bere anaiaren deia jasoten dau. Bere herrixka afrikarrean Alassaneren sei urteko alabatxuari ablazinoa (klitorisa ebagitea) egingo deutsela iragarten deutso anaiak, gurasoak eta emaztearen gurasoak ados baitagoz horretarako. Astebete geratzen da hori jazoteko. Alassanek ez dau gura bere alabeak basakeria hori sufridutea eta zeozer egin beharko dau ebitetako. Baina ez da erraza; alde batetik, ez dauka dirurik bidaia pagetako eta, bestetik, ez daukaz paperak eta Afrikara joan ezkero, ezin izango dau bueltau Euskal Herrira eta derrigor lortu behar dau dirua bere familiak goserik ez pasetako.

Gidoia benetako jazoera batean oinarrituta dago. Omer Oke (Benin, 1965) Querida Bamako izeneko lehenengo filma Burkina Fasson grabetan egoanean, bertako produkzio-laguntzaileak kontau eutson bere alabeari ablazinoa egin eutsiela. Oke harrituta geratu zan eta kasua film batean kontauko ebala erabagi eban. 2001 eta 2006 bitartean Eusko Jaurlaritzako Inmigrazino arloko zuzendaria izan zan gizonak uste dau zinema oso bide egokia dala mezuak zabaltzeko.

La causa de Kripan istorio dramatikoa da, guztiz. Bere alabeari min ez egiteko aita baten burrukea kontetan dau, tentsino handia sortarazoz. Burruka horretan, aitak Errioxako herri bateko biztanleen eskuzabaltasuna jasoten dau. Filmaketaren parte hori Kripanen egin zan eta pelikulan agertzen diran lagunak hango auzokideak dira. Kripan herri txikia da eta mundu guztiak ezagutzen dau alkar. Hain zuzen be, horregaitik aukeratu eban Oker Omek.

Aktore taldean dago, baita, pelikula hau inspirau eban neskatoa. 'Hori oso inportantea izan zan guztiontzat. Pelikula honetan, aktore bakotxak bere rolagaz identifikau zan guztiz', kontau dau zuzendariak.

Egunero 6.000 neskatok sufriduten dabe elbarritze hori Afrikan. 'Kasu asko entzun nituan pelikulea egin baino lehenago. Emakume horreen sufrimentuak bizitza osoan zehar jarraitzen dau. Eta, halanda be, lagun askok zeozer kulturala dala esanez justifiketan dabe. Ez da zertan bardindu kanpoko kulturak errespetau eta holako praktika basati eta antxinakoak onartzea', esan dau Omer Okek.

Oke Estadu espainolean bizi da 1991tik. Kazetaritzan lizenziau zan Euskal Herriko Unibersidadean. Egun, Cáritas alkarteagaz kolaboretan dau eta Socialpress dobaneko kazeta argitaratzen dau. Bere lehenengo pelikuleak, Querida Bamako, Txarli Llorentegaz batera zuzendutakoa, Ibaia saria eta Cubako Festival Internacional de Cine Pobre de Gibara irabazi zituan.

La causa de Kripan Omer Okek berak idatzi, zuzendu eta produzidu dau. Musikea Pascal Gaignerena da. Interpreteak Gorsy Edu, Monique Sawadogo, Bruno Ciordia, Alizéta Congo eta Leire Olaran dira, besteak beste.

Valladolideko Festibalean aurkeztu zan eta Aipamen Berezia lortu eban, baita Punto de Encuentro Publikoaren Saria be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu