Lain taldeak maitasunari eskainitako disko pikantea kaleratu dau

Bizkaie! 2009-11-23 13:11   Musikea

Taldearen lehenengo diskoa, Lain izenekoa, sortzailea da eta, hamahiru kanten artean, bertsino bi agiri dira: bata, jakina, Zure doinua; Bestea, Mikel Laboaren Haika Mutil kantearena, kantagintza barriaren eragilerik garrantzitsuenari omenalditxua eskaintzeko helburuz egindakoa.

Oso denpora gitxian, publiko gaztea atrapau dau Lain taldeak eta, orain, taldearen izen bera daroan diskoa aurkeztu dabe. Orain dala urte eta erdi, Lor taldearen Zure doinua kantearen bertsino batek aurkeztu eban Lain gurean. Bertsino horrek ia 275.000 sarrera izan ditu honezkero Youtuben eta, beraz, Sarean euskal musikako kantarik arrakastatsuenetarikoa dala esan daiteke.

Taldearen lehenengo diskoa sortzailea da eta, hamahiru kanten artean, bertsino bi agiri dira: bata, jakina, Zure doinua; Bestea, Mikel Laboaren Haika Mutil kantearena, kantagintza barriaren eragilerik garrantzitsuenari omenalditxua eskaintzeko helburuz egindakoa. Beste hamaika kantek taldearen nortasuna barru-barruan daroe, gazteei zuzenduta dagoz eta, taldekideen esanetan, gehien jorratzen daben gaia maitasuna da, 'batzuetan modu intimoan eta, beste batzuetan, modu pikanteagoan'. Kanta freskoak egiten ditue, kolore biziz jositakoak, gardenak eta beroak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu