Azken finalaurrekoa Donostiako Belodromoan egingo da domekan, zemendiaren 29an

Bizkaie! 2009-11-23 17:44   Bertsolaritzea

Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxagak kantauko dabe azken finalaurrekoa. Duda barik, saio erabagiorra izango da, saioaren amaieran jakingo dalako abenduaren 13an, BECen Andoni Egañagaz batera kantauko daben beste zazpi bertsolariak nortzuk izango diran.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalaurrekoa aurkeztu dabe gaur Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean; zemendiaren 29an izango da, Donostiako Antonio Elortza Belodromoan, arratsaldeko 17:30etan hasita. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxagak kantauko dabe azken finalaurrekoa.

Saio erabakiorra izango da, azken finalaurrekoa izanda, saioaren amaieran jakingo dalako abenduaren 13an, BECen Andoni Egañagaz batera kantauko daben beste zazpi bertsolariak nortzuk izango diran.

Azken finalaurrekorako sarrerak dagoeneko salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu helbidean eta egunean bertan, belodromoko lehiatilan jarriko dira. Astearen amaieran, www.txapelketanagusia.eu webgunean jakitera emongo dau Bertsozale Alkarteak belodromoko lehiatilak eta ateak zein ordutan zabalduko dituen.


Belodromoan finalerako sarrerak

Bertsozale Alkarteak dagoeneko finalerako sarrera salmentea eten egin dau. Internet bidez (www.bertsosarrerak.eu) eta herrietako salmenta puntuetan zein txapelketako saioetan izan dira orain arte salgai. Finalerako azken sarrerak, baina, domekan belodromoko saioan salduko dira. Horretarako postu berezia atonduko dau Bertsozale Alkarteak belodromo barruan.

Bertsozale Alkarteak orain arteko txapelketearen balorazino laburra be egin dau. Xabino San Sebastian txapelketako arduradunak bertsozalearen jarrera eta erantzun ona nabarmendu ditu batez be.

www.bertsosarrerak.eu webguneari jagokonez, saioetako sarrera gehienak Internetez saldu dirala azpimarratu dau alkarteak eta webgunea bera Buber sarietarako izentauta dagoala gogorarazo.

www.txapelketanagusia.eu webguneak be bisita ugari jasoten dituala jakinarazo dabe Bertsozale Alkartetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu