Euskera hutsez bakarra dan Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilera zemendiaren 24tik 28ra

Bizkaie! 2009-11-24 13:01   Barriak

Aurten, 37 lan jaso arren, epaimahaiak aukeratutako 35 dira ‘Urrezko Antzarra’ sariarengaitik ekitaldi honetan lehiatuko diranak. Horreetatik 27 amateurrak dira eta 8 profesionalak. Hamabi lehiakide Gipuzkoakoak dira, 3 Arabakoak eta 20 Bizkaikoak (4 Lekeitiokoak eta beste 4 Lea-Artibaikoak).

Aurten, 37 lan jaso arren, epaimahaiak aukeratutako 35 dira ‘Urrezko Antzarra’ sariarengaitik ekitaldi honetan lehiatuko diranak. Horreetatik 27 amateurrak dira eta 8 profesionalak. Hamabi lehiakide Gipuzkoakoak dira, 3 Arabakoak eta 20 Bizkaikoak (4 Lekeitiokoak eta beste 4 Lea-Artibaikoak).

Egun munduan euskera hutsez egiten dan Zinemaldi bakarra bertan behera ez ixtearren, Lekeitioko Udalak igaz hartu eban bere gain aitatu Zinemaldiaren antolaketea, ordura arteko antolatzaileek ardureari uko egitean. Udalak ardura horri heltzea erabagi dau, Jose Maria Cazalis, herriko alkatearen esanetan 'ezin gendualako desagertzen itxi Euskal Herrian Euskeraz dagoan Zinemaldi bakarra'. Hogeita hamabigarren ekitaldi hau aurrera eroateko, igaz bezela, Udalak aurreko zenbait antolatzaileen lankidetzea izan dau. Gaian adituak diran horreek izan dira ohiko ‘Urrezko Antzarra’ sariarengaitik lehiatuko diran film guztiak ikusi eta balorau dituenak.

Jose Maria Cazalis, Lekeitioko Alkateak, Zinemaldia aurkezteko egindako prentsaurrekoan honakoa esan dau: oso gustura dagoala bigarren urtez 'Lekeition tradizino handikoa dan eta bai ikusle zein euskeraz lan egiten daben euskal zuzendarien artean be oso harrera ona daukan Euskerazko Zinemaldi honen iraupena ziurtatu ahal izateagaitik'

Zemendiaren 24an emongo jako hasierea Lekeitioko Zine eta Bideo Zinemaldiaren lehiaketarako atalari. Egunero eskainiko dira zenbait film labur Ikusgarri Zine aretoan. Sari banaketa ekitaldia zemendiaren 28an, zapatuan izango da.

Bi kategoriatan sailkatzen dira lehiaketan parte hartuko daben filmak: profesional eta amateur-ak. Kategoria bakotxean 6 sari banatuko dira:

Profesional kategorian:

1. Dokumentala: zilarrezko antzarra (1600 euro) eta brontzezko antzarra (1100 euro).
2. Argumentuduna: zilarrezko antzarra (1600 euro) eta brontzezko antzarra (1100 euro).
3. Sormen lana: zilarrezko antzarra (1600 euro) eta brontzezko antzarra (1100 euro).

Amateur kategorian:

1. Dokumentala: zilarrezko antzarra (1200 euro) eta brontzezko antzarra (800 euro).
2. Argumentuduna: zilarrezko antzarra (1200 euro) eta brontzezko antzarra (800 euro).
3. Sormen lana: zilarrezko antzarra (1200 euro) eta brontzezko antzarra (800 euro).


Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Zinemaldia. Egitaraua

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu