Euskadiko 14.000 ikasle baino gehiagok emon dabe izena ONCEren XXIV. Eskola Lehiaketan

Bizkaie! 2008-03-26 17:19

Estadu mailako ikastetxetako 8 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu leikie, irakasle batek zuzendutako hiru eta bost kidez osotutako taldeetan. Deialdi honetan, danetara, 472.103 gaztek emon dabe izena, Espainia osoko 3.667 ikastetxetakoak, eta 19.810 irakasleeen zuzendaritzapean.

Euskadiko Ikasleen Orkestreak EAEko hiru uriburuetan eta Bruselan joko dau apirilean

Bizkaie! 2008-03-26 16:52   Musikea

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga, Donostiako Francisco Escudero eta Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioetako erdi mailako ikasleek (14 eta 18 urte bitartekoek batez be) osotzen dabe Euskadiko Ikasleen Orkestrea.

Bilbao 2012 Agenda Digitalak webgunea jarri dau martxan

Bizkaie! 2008-03-26 16:50

www.bilbao.net/agendadigital helbidean, menu txiki baten bidez, programa horretako zerbitzuak eta informazinoa ikusteko aukerea dago. Webgunera www.bilbao.net atariko banner baten bidez sar daiteke.

Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea hil da

Bizkaie! 2008-03-26 14:46

Euskaltzaindiak jakinarazo dauenez, martiaren 22an, pasa dan zapatuan, hil zan Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea, 86 urte zituala. Ehorzketea gaur izango da, martiak 26, eguaztena, arratsaldeko 14:15ean, Donibane Lohizuneko eleizan.

Zirkuitoak bi antzezlan eskainiko ditu Bilbon, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz

Bizkaie! 2008-03-26 14:26   Kulturea

Programa honen bultzadea sano esanguratsua da, batez be gogoan hartzen bada Euskadin Arte Eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra dala. Zirkuitoak 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007ko edizinoan, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko jaietarako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2008-03-26 13:52

Egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditu eta obra horreek originalak izan behar dabe. Karteleko testua honako hau izango da: 'Bilbao 2008, Aste Nagusia, Abuztuak 16-24 Agosto'. Lanak aurkezteko azken eguna 2008ko apirilaren 30a da, 13:00etara arte.

Norberaren teilatupea lakorik ez dago!

Markues 2008-03-26 11:22   Begi betegarri

Tequila agertokietara bueltauko da Bibao BBK Live Jaialdian

Bizkaie! 2008-03-26 11:12   Musikea

Talde espainiar-argentinarra 25 urte egon da deseginda baina orain, barriro alkartu eta 10-12 kontzertu eskainiko ditue garagarrilean eta abuztuan.

Ruper Ordorikak apirilaren 10ean kaleratuko dau ‘Hamar terdietan’ izenburuko zuzeneko diskoa

Bizkaie! 2008-03-26 10:45   Musikea

2006ko urriaren 26an eta 27an, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabautako kantak zein irudiak batuko ditu lan barriak CD eta DVD batean.

Champagne, hazten doan lurraldea

Imanol Sarasola 2008-03-25 17:41   Jan edanak

Champagne Frantziako lurralderik ezagunena da mundu zabalean. Orain arte, 35.000 hektarea lur erabilten ziran txanpana egiteko mahastiak landatzeko baina, eskaera hain handia izanik, ez ziran kapaz mundu guztiko herrialde guztietatik etozan eskaerei aurre egiteko.

Euskal etxeetako euskera irakaslegaiak trebatzeko programa barria jarri dabe martxan

Bizkaie! 2008-03-25 17:07   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzearen 'Euskara Munduan 2008-2011' egitasmoak Argentina, Txile, Brasil, Peru eta Kolonbiako euskerazko 28 irakaslegai trebatuko ditu. Taldeak irakas-molde bera segiduko dau: Internet bidezko eskolak, Euskal Herritik tutorizauta, eta barnetegi bi urtean.

Sarako Biltzarrak inoiz baino idazle gehiago batu ditu

Bizkaie! 2008-03-25 13:46

Aurten, Biltzarraren 25. urteurrenean, Arbelbide eta Peillen idazleak omendu zituan. Lapurdiko herrian 130 idazle baino gehiago batu ziran literaturgileen eta irakurleen alkarrizketarako ferian.

Taiwan Txinatik gero eta hurrago

Zigor Aldama 2008-03-25 13:25   Bidaide

Tibeteko egoera gordinak eta aurkariak egindako deskalifikazino kanpaina gogorrak ez dabe lortu Frank Hsieh politikariaren subertea aldatzea. Zapatuan, martiak 22, Taiwaneko hauteskunde presidentzialak galdu zituan botoen % 42gaz, inkestek aurreikusten eben moduan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Acido C donostiarren zuzenekoek publikoa atrapau dabe

Bizkaie! 2008-03-25 10:31   Musikea

Funky, soul, disko house, acid jazz eta jantzarako musika baltza egiten dabe. Kontzertuei jagokenez, Donostiako Fnac aretoan izango dira martiaren 27an eta Bilbokoan 28an; gero, barriro joko dabe Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an.

Doctor Deseo disko barriagaz jatorku

Gotzon Uribe 2008-03-18 13:42   Musikea

'Sexo, Ternura y Misterio' izeneko disko barriaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da martiaren 28an, 22:00etan. Ostean, hainbat aretotan joko dabe, tartean Bilboko Kafe Antzokian.

Barakaldoko X. Manga eta Anime Jardunaldiak izango dira martiko azken astean

Bizkaie! 2008-03-18 13:24   jardunaldiak

Topaketen indarguneak anime emonaldiak izango dira, duda barik, bai telesaioenak bai eta pelikulenak be. Martiaren 25etik 29ra bitarteko jardunaldiak goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Sarrerea eta antolatzen diran lehiaketa eta jardueretan parte hartzea dobakoa da.

Andere Arriolabengoak zuzenean lortu dau finalerako txartela Aramaion

Bizkaie! 2008-03-18 13:04   Bertsolaritzea

Gasteizko Principal antzokian apirilaren 5ean jokatuko dan Arabako Bertsolari txapelketako finalean honako bertsolari honeek izango dira: Manex Agirre, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeita.

Durangoko bonbardaketea gogoan hartuko dabe jazoerearen 71. urteurrenean

Bizkaie! 2008-03-18 11:13

Udalak eta Gerediaga Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditue martiaren 31ren harian. Toti Martinez de Lezea idazleak, berbarako, bonbardaketearen ganeko argitaratu bako idazkia irakurriko dau.

Valentzian, ze jai ospatu be ez dakie!

Oscar Dominguez 2008-03-18 09:58   Begi betegarri