NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Fundazinoak irabazi dau Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria 2009
2009-12-02 16:48 Euskaldunak munduanEpaimahaiak 1973tik NABOk egiten dauen lana hartu dau kontuan. 'Izan be, ordutik Amerikako iparraldeko hemisferioan lan egiten daben alkarteen koordinazinoan ibili da euskerea sustatzen eta euskal sustraiak bizirik iraun daian lanean, baita Ipar Amerikako euskaldun eta kanpokoen arteko hartu-emonak bultzatzen be', azaldu dabe.
NABO North American Basque Organizations, Ipar Amerikako Euskal Erakundeak irabazi dau Eusko Ikaskuntzak Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira emoten dauen ENE Saria, Eusko Ikaskuntzatik gaur jakinarazo dabenez.
Epaimahaiak 1973tik NABOk egiten dauen lana hartu dau kontuan. 'Izan be, ordutik Amerikako iparraldeko hemisferioan lan egiten daben alkarteen koordinazinoan ibili da euskerea sustatzen eta euskal sustraiak bizirik iraun daian lanean, baita Ipar Amerikako euskaldun eta kanpokoen arteko hartu-emonak bultzatzen be', azaldu dabe.
2006. urtetik, ENE Sariak Euskal Herritik kanpoko erakunde bat saritzen dau. Saria bera, onarpen publikoa eta Nestor Basterretxea artisteak diseinautako anagramearen erreprodukzino eskultorikoa dira.
Aurtengo edizinoan aurkeztutako hautagaitzen kopuru eta mailak sari honen sona baieztatu eta bere etorkizuna bermatzen dabela adierazo dabe Eusko Ikaskuntzako arduradunek.
Bestalde, Eusko Ikaskuntza pozik agertu da 'Klik egiozu euskarari' kanpaineak izandako harrereagaz, eta bihar Euskereren Nazinoarteko Eguna dala eta, Interneten sortutako sare sozial barrietan euskerea erabilteko deia egin dau. 'Milaka izan dira gaur arte Eusko Ikaskuntzak egokitutako orrietan jasotako mezuak', gaineratu dabe. Kanpainea abenduaren 9an amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!