3. Sektoreko Hiztegi Teknikoa plazan
2009-12-09 11:23 Euskerea berbagaiHiztegia teknikoa da izan, baina berba arruntak be batzen ditu, teknikoak izan ez arren, Hirugarren Sektoreko esparruan erabilten diran berbak diralako.
Egitasmoa EDE Fundazinoak, Suspergintza Alkarteak eta Labayru Ikastegiak alkarlanean egin dabe, eta Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntzinoa jaso dau.
Aurkezpen ekitaldian izan ziran José Puyo EDE Fundazinoko zuzendaria, Juan Mari Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputadua, Iñigo Vidaurrazaga Gizardatzeko kudeatzailea, José Morquecho BKKko Gizarte Ekintzako zuzendaria, Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskera Saileko zinegotzia, Labayru Ikastegiko Hiztegigintza arloko ordezkariak eta Hirugarren Sektoreko hainbat alkartetako arduradunak.
Hizlariak EDE-Suspergintzako Euskara Planetako arduradunak, Itziar Etxebarria eta Julen Azpitarte, eta Labayruko Hiztegigintza arloko arduraduna, Ziortza Eguren, izan ziran.
Itziar Etxebarriak EDE-Suspergintza alkarteak Hirugarren Sektorean euskerearen normalizazinoa sustatzeko daukien konpromisoaz berba egin eban. Julen Azpitartek hiztegia egiteko asmoa nondik etorri eta zelan bideratu zan azaldu eban. Eta Ziortza Egurenek hiztegiaren alderdi teknikoaren gaineko azalpenak emon zituan. Hiztegi honek Hirugarren Sektorean erabilten diran berbak (arruntak eta teknikoak), berba-multzoak, formulak eta siglak batzen ditu. Hizkuntz unitate edo termino guztiak hiztegi-sarrera dira eta alfabetoaren araberako hurrenkeran ordenatuta dagoz. Horretara, erabiltzaileek kontsultau beharreko berbea edo berba-multzoa modu erraz eta erosoan bilatuko dabe. Lau mila sarreratik gora batu ditue.
Hiztegia teknikoa da izan, baina berba arruntak be batzen ditu, teknikoak izan ez arren, Hirugarren Sektoreko esparruan erabilten diran berbak diralako.
Siglak be sarrera dira eta ikus (euskera-gaztelania) edo ver (gaztelania-euskera) bidaltze-oharren bidez, horreen forma luzera agintzen da. Erabiltzaileari kasu batzuetan errazago egingo jako bilaketa modu batera egitea eta beste batzuetan bestera egitea:
ONG ver Organización No Gubernamental
Organización No Gubernamental (ONG) Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE)
Gaztelania-euskera atalean, bai hiztegi-sarreretan, bai euskerazko ordainetan, ohar semantikoak erabili dira azalpen edo zehaztapen argigarriren bat emotea beharrezkoa izan danean, batzuetan sinonimo bidez eta besteetan azalpen laburren bidez.
Kontuak kontu, paperean plazaratu da eta eskuragarri dago doban Hirugarren Sektorean dabilzan entidade eta profesionalentzat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!