Euskerearen ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagiriak Europara egokituko ditue
2008-04-09 11:33 Euskerea berbagaiKultura, Ogasun eta Herri Administrazino, Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa, Herrizaingo eta Osasun sailburuek aurkeztutako proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskerearen ezagutzea egiaztatzen daben titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko dekretua onartu dau.
Ivan Zuluetak Urrezko pelikula saria lortu dau Malagako Zinema Jaialdian
2008-04-08 18:45 Barriak'Arrebato' filmari esker, Zuluetak Zilarrezko Biznaga deritxan garaikurra jaso dau. Lana 1980an estreinau zan eta zuzendariaren bigarren eta azken film luzea izan da.
Pizza.com domeinua 2,6 miloe dolarretan saldu dabe
2008-04-08 18:39New York uriko Chris Clarkek 2,6 miloe dolarretan saldu dau Interneteko enkante bidez pizza.com domeinua. 1994an erosi eban 20 dolarren truke, New York Post egunkariak jakinarazo dauenez. Enkantean 24 eskaintza izan ziran, 100 dolarretan hasi eta, azkenean, 2’6 miloe dolarretan saldu eban.
Lhasa, bihotz zatitua (III)
2008-04-08 15:56 BidaideTibeteko uriburua zatituta dago. Ez da behar horma edota burdin-hesirik. Etnia bakotxak ondo marketan dau bere lurraldea. Zoritxarrez, aspaldian gitxiengo bihurtu dira tibetarrak euren herrialdearen bihotzean eta gitxiengoa izateaz gan, behartsuak dira, nekazaritzan edota abeltzantzan jarduten dabenak.
Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Sariaren XIV. edizinoko deialdia zabalik dago
2008-04-08 11:52Eusko Ikaskuntzeak eta Euskadiko Kutxak alkarregaz antolatzen daben saria 1995ean sortu eben, humanidade, kultura, arte eta gizarte zientziaren arloan aktibo jarraitzen daben curriculum nabarmenenak saritzeko.
Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kartzelaratzeak salatu ditu PENek Glasgow-n
2008-04-07 18:47Euskal PEN Klubak modu aktiboan parte hartzen dau Idazle Presoen Batzordean (WiPC) 2004an sortu zanetik. Batzordean ez eze, PENeko biltzar nagusietan be salatu ditu Egin, Egunkaria eta Ardi Beltza-ren zarratzeak, berbarako, Tromson-en (Norvegia) eta Bled-en (Eslovenia).
Igazko Bizkaiko txakolinaren aurkezpena
2008-04-07 18:14 Jan edanakUrtero egiten dauen legez, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arauemoleak 2007ko txakolina aurkeztuko dau sektoreko profesionalen, hau da, ostalarien, dendarien, banatzaileen... aurrean. Ekitaldia Leioako Mendibile jauregian egingo da gaur, apirilak 7, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Danetara, 46 antzezlan izango dira ikusgai 2008ko Leioako IX. Umore Azokan
2008-04-07 15:25 KultureaMaiatzaren 22tik 25era, Leioako Umore Azokearen IX. edizinoak nazinoarteko 12 konpainia, Estadu espainoleko 17 eta Euskal Herriko beste 17 talde batuko ditu, antolatzaileek jasotako 360 proiektuetatik aukeratuak.
Ion Alaña: 'batzuk torlojuak egitera datoz; guk pintxoak saldu gura doguz'
2008-04-07 14:31 BidaideEuskal sukaldaria Txinan
Charlton Heston aktorea hil da, 84 urte zituala
2008-04-07 14:11 BarriakBen-Hur edota Planet of the Apes ('Tximinoen planeta') filmetako protagonisteak 2002an autortu eban Alzheimer gaixotasuna ebala.
Topagunearen jarduereak erabilera eta sormenean sakontzea izango dau ardatz
2008-04-07 12:15 Euskerea berbagaiAstegoienean, Euskera Alkarteen Federazinoak Durangon egindako Batzar Nagusian Nafarroako lau alkarteren bazkidetzak onartu eta Zuzendaritza Batzorderako lau kide barri izan dira aukeratuak.
Asier Otamendik irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketea, bederatzigarrenez
2008-04-07 12:01 BertsolaritzeaOtamendik saio oso erregularra egin eban eta, horrenbestez, bederatzigarrenez jantzi dau txapela. Otamendik eta Manex Agirrek egin eben buruz burukoa saioaren amaieran eta 593,5 puntu lortu zituan txapeldunak; Agirrek, 582. Hirugarren, Iñaki Viñaspre sailkatu zan, 397,5 puntugaz.
Gernikako Bakearen Museoak 10 urte egin ditu
2008-04-07 11:16Orain dala 10 urte, apirilaren 7an, orain Gernikako Bakearen Museoa dana eta lehen Gernika Museoa zanak lehenengoz zabaldu zituan ateak Gernika-Lumora etorten ziran bisitariei gure historiaren barri emoteko.
Gazteentzako Irrika aldizkari eta webgunea eta ZIO bildumako azken liburua aurkeztu ditue
2008-04-04 15:41UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Foru Diputazinoak eta Elhuyar Fundazinoa batu dira zientzia euskeraz jendarteratzeko.
‘Feministok Eraldaketarako Burrukan!’ lemapean, Euskal Herriko lV. Jardunaldi Feministak
2008-04-04 12:48Hitzordua Portugaleten, apirilaren 12an eta 13an
Emakumeok herrian eta munduan (zaintza, prekariedadea, interkulturalidadea, parte hartze sozio-politikoa...), emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez (prebentzioa, legeak, erantzuna…) eta emakumeok, gure identidadeak eta gure gorputz intsumituak (sexualidadea, queer, prostituzinoa, eskubide erreproduktiboak, abortoa, eskubide sexualak, lesbianismoa…) dira aurtengo jardunaldiotako ardatzak.
Zinebikluben udabarriko eskaintza
2008-04-03 19:34 BarriakApirilaren 3tik bagilaren 19 bitartean, Abandoko udaltegian, Barrainkua kalean, udaberriko Zinebiklub film laburren programazinoa eskainiko da, zinema alternatiboari buruzko asteroko foroa.
Hamabost kontzertu izango dira aurtengo Getxoko Jazzaldian
2008-04-03 18:37 MusikeaKontzertu nagusiak, oraingoan, John McLaughlin, Arturo Sandoval, Archie Shepp, Avishai Cohen eta Iñaki Salvador lako musikari handiek eskainiko ditue. Talde Lehiaketako eta Hirugarren Milurtekoa atalaren kontzertuak gehitu behar jakez horreei. Jazzaldiaren 32. edizinoa garagarrilaren 8tik 12ra bitartean ospatuko da.
‘Musika dibertigarria da’: helduentzako ekimena apirileko barikuetarako
2008-04-03 15:39 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ekimen barritzailea abiarazo dau herritarren artean musika klasikoagazko zaletasuna sustatzeko asmoz.
Udabarriko kolore biziak: mailukiak eta kereizak
2008-04-03 14:47 Jan edanakMailukiak eta kereizak udabarriko fruta barri goiztiarrenak dira. Halanda be, egia da udabarria hasi baino lehenago agertzen dirala merkaduetan. Berez, euren sasoia udabarria da eta eguraldiaren hobekuntzearen barri emoten dabe euren kolore gorri biziakaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...