'Zuzen-zuzenean' ekimenak kontzertuz beteko ditu euskal areto pribaduak
2009-12-14 14:35 MusikeaKultur aktibidade eta kontsumoa bultzatzea helburu dauen 'Kultura bultzatuz' programearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 'Kultura Live' alkarteagaz alkarlanean, 'Zuzen-zuzenean! izeneko kanpainea jarri dau martxan, euskal taldeen zuzeneko musikea areto pribaduetara eroateko eta programazinoa dinamizetako helburuagaz.
Kultur aktibidade eta kontsumoa bultzatzea helburu dauen 'Kultura bultzatuz' programearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 'Kultura Live' alkarteagaz alkarlanean, 'Zuzen-zuzenean! izeneko kanpainea jarri dau martxan, euskal taldeen zuzeneko musikea areto pribaduetara eroateko eta programazinoa dinamizetako helburuagaz. Kanpainea Eusko Jaurlaritzearen Bilboko egoitzan aurkeztu dabe gaur eta bertan egon dira Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol arloko sailburuorde Antonio Rivera eta 'Kultura Live' alkarteko zenbait ordezkari.
Kanpaina honi esker, 22 musika aretok 46 musika-emonaldi antolatuko ditue 56 euskal talderen kontzertuen bitartez. Tartean, The Uski´s eta Etxe izango dira Bermeoko Kafe antzokian, Garik Durangoko Plateruena Kafe Antzokian joko dau eta Ruper Ordorika Santana 27 aretoan izango da. Kontzertuen ganeko informazinoa hemen.
'Jasotako diru-laguntzinoari esker, orain arte antolatu ezineko kontzertuak antolatu ahal izan ditue hainbat areto txikik', azaldu dabe 'Kultura Live' alkarteko ordezkariek. 'Krisiagaitik, aretoetan kontzertu kopuruak behera egin dau eta kanpaina honi esker musikea zuzenean eskaintzen daben aretoak berpiztu gura dira'. Oraintsu kaletarutako 'Kultura bonua' dalakoa erabili ahal izango da emonaldietan beherapenak izateko.
Danetara, Jaurlaritzeak 145.000 euro bideratu diru egitasmo hau aurrera eroan ahal izateko. Aurrerantzean, ganera, areto txikiagoetara zuzendutako ekimenen bat egitea aurreikusita dagoala aurreratu dau Riverak.
'Kultura Live'
Euskadi eta Nafarroako musika areto pribaduen alkartea da 'Kultura Live'. Orain dala urte bi sortu zan eta zuzeneko ekitaldiak programetan ditue Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako musika-areto pribaduetan.
Helburu nagusien artean kontzertu areto pribaduek industriaren eta turismoaren eremuaren onurarako egiten daben kultur zerbitzua aintzat hartua izateko lan egitea da. Era berean, zuzeneko musikearen sustapenean, komunikazinoan eta difusinoan eragin gura dabe, musika-zirkuito gehiago sortuz eta sektoreagaz alkarlanean proiektuak martxan jarriz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!