'Nireak dira!', Blakandeker taldearen lanak irabazi dau Kameratoia'09
2009-12-14 14:51 Barriak1. SARIA (1.500 euro)
'Nireak dira!', Blakandeker taldearena. Bermeon erropeagaz pasetan dan fenomeno bitxi bat azaltzen dau bideoak, oraingoan be umoreari helduta.
http://euskaltube.com/play.php?vid=5326
Aurreko edizinoetan legez, antolatzaileak, epaileak eta ikusleak ahobete hortz itxi zituen gazteek joan dan zapatuan Bermeon egin zan Kameratoia'09n. Lehiakideek hamar orduko epea euken (goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte) 'Txo, erdu hona! Erdu hona alabatxi! gaia eta ondoko zerrendan agertzen diran ezaugarrietako lau gitxienez hartuta, gehienez hiru minutuko iraupena izan eikean bideoa sortzeko.
Danetara, 115 gazte batu ziran Kameratoian parte hartzeko, 20 taldetan banatuta. Taldeak Hego Euskal Herri osotik etorri ziran: 12 Bizkaitik (horreetatik 3 Bermeotik), 6 Gipuzkoatik, eta beste bana Araba eta Nafarroatik.
Bideoetan txertatu beharreko irudiei jagokenez, ondokoak ziran aukeran eskainitako ezaugarriak eta horreetatik lau gitxienez ikusi behar ziran bideoetan:
• ARRANTZALEEN MUSEOA
• ‘BUSTURIALDEKO HITZA’ EGUNKARIA
• GAZTELUGATXEKO SAN JUAN
• KASINOA
• TARASKA
• PORTU ZAHARRA
• SAN JUANTALA
• TXOKOAK
• XIXILI
Goiza aurreikusi legez joan zan: taldeek 9:00etan hartu eben gaia eta ezaugarrien barri, eta jarraian herrian zehar barreiatu ziran, grabazino lanetan. Bazkalostean Kultur Etxean batu ziran berriro edizino lanei ekiteko, lana 19:00etarako euki behar ebelako entregetako moduan.
Epea ez da erraza beteten, eta azkenean, taldeetako bostek ezin izan eben lana entregau, denpora faltea edota arazo teknikoak tarteko. Halan da be, giroa ezin hobea izan zan egun osoan zehar, eta batez be gaueko bederatzietatik aurrera Nestor Basterretxea Aretoan egin zan proiekzinoan eta osteko sari banaketan.
Epaileek nabarmendu ebenez, lan guzti-guztiek erakutsi eben maila tekniko eta sortzaile handia, eta esan barik doa sekulako meritua dabela egindako lan guztiek, lehiaketan sartu ala ez. Dana dan, sariak hiru talderi emon behar jakezan, eta ondokoak izan ziran aukeratutakoak:
3. SARIA (900 euro)
'Joselontxo' izeneko lana, Lelokeri Films taldearena. Herriko sasi-Casanovaren gorabeherak kontetan ditu bideoak, umorezko tonoan.
http://euskaltube.com/play.php?vid=5323
2. SARIA (1.200 euro)
'Neguko hitzak' izeneko lana, Nafarroa aldetik etorri zan Epalzaren Alargunak taldearena. Guztiz bestelako tonoan, Bermeoko zoro etxetik atara barri dan neskato baten gorabeherak ikus daitekez bideoan.
http://euskaltube.com/play.php?vid=5325
1. SARIA (1.500 euro)
'Nireak dira!', Blakandeker taldearena. Bermeon erropeagaz pasetan dan fenomeno bitxi bat azaltzen dau bideoak, oraingoan be umoreari helduta.
http://euskaltube.com/play.php?vid=5326
Epaimahaia honako lagun honeek osotu eben:
Vanesa Fernandez (EHUko irakaslea).
Josu Uriarte 'Itsaso' (Oiz Mendi TBko zuzendaria).
Santi Munitiz (Bermeoko artista).
Iñaki Lopez (Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzua).
Onintza Vara (Bermeoko Gazte Plana).
Sonia Perez Anguera (Topagunea, Gazte Saila).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!