Bizkaiko 16 sukaldari omendu ditue

Bizkaie! 2009-12-15 10:48

Bizkaiko 16 sukaldarik Slow Food nazinoarteko mobimentuaren 'Km 0' jatetxeen sarearen plakak jaso ditue Bilboko udaletxean, Iñaki Azkuna alkatearen eskutik. Sari horreen lehenengo edizinoa izan da, eta Bilbon egin da mobimentuak Bizkaian dauen onarpen eta jarraipen handia dala eta.

Bizkaiko 16 sukaldarik Slow Food nazinoarteko mobimentuaren 'Km 0' jatetxeen sarearen plakak jaso ditue Bilboko udaletxean, Iñaki Azkuna alkatearen eskutik. Sari horreen lehenengo edizinoa izan da, eta Bilbon egin da mobimentuak Bizkaian dauen onarpen eta jarraipen handia dala eta.

Modu horretan, pasa dan garagarrilean, Bilboko Udalak eta Slow Food Bilbao-Bizkaiak lankidetza-hitzarmena sinatu eben, bertoko nekazaritza eta abeltzaintza-produktuak sustatze eta horreek herritarren artean zabaltze aldera.

'Km 0' kontzeptua Italiako Veneto eskualdean sortu eban bertako laborarien alkarteak. Helburua produktorearen eta kontsumitzailearen arteko distantzia laburretik datozan produktuen kontsumoa bultzatzea da.

Orain, Terra Madre Day erakundea Slow Food mobimentuaren 20. urteurrena ospatzen dago nazinoarte mailan eta, ospakizun horren harian, Bilbon egin da danetara antolatutako 800 ekimenetako bat, nekazari eta produktore txikien elikagaiak defendiduteko, autortzeko eta sustatzeko amesagaz. Tartean, Barakaldoko BEC erakustazokan 'Algusto, Saber y Sabor' azokea antolatu da eta bertan izan dira Slow Food filosofiaren barruan 'ekosukaldaria' dalakoen lan egiteko modua zabaltzearen alde dagozan 'Km 0' euskal jatetxeetako ordezkariak. Eneko Atxak sari bi jaso ditu, jatetxe bakotxeko bana: 'Azurmendi' eta 'Kalaka'. Era berean, bereizgarria emon jake 'Gaminiz' jatetxeko Aitor Elizegiri, 'Aizian'-eko Joxemi Olazabalagari, 'Etxeko Jana' jatetxeko Ricardo Pérez-i eta Guggenheim Bilbao Museoko jatetxeko Josean Martínez Alijari.

Bilboko 'Mina' jatetxea eta Alvaro Garrido eta Lara Martín hango sukaldariak be saritu ditue. Halaber, 'Gaminiz' jatetxeko Guille Fernández-ek, 'Tamesis' jatetxeko David García-k eta 'Arbolagaña'-ko Aitor Basabek (Bilboko Arte Ederren Museoko jatetxea) be jaso dabe saria.

Horreekaz batera, ondorengoek be plakea jaso dabe: 'Andra Mari'-ko Andoni Arrietak, 'Zallo Barri'-ko Iñigo Ordorikak, 'Areatza'-ko Pablo Urzayk, 'Jauregibarria'-ko Beñat Ormaetxeak, 'Boroa'-ko Jabi Gartziak eta Lekeitioko 'Zarate' jatetxeko Sergio Ortiz de Zarate.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu