Elekak Matxin gaztelania-euskera itzultzaile automatikoaren bertsino hobetua garatu dau

Bizkaie! 2009-12-15 17:01

Matxin gaztelania-euskera sistemearen balio erantsi garrantzitsuena da Opentrad kode edegiko sistemearen barruan dagoala. Ondorioz, gaztelania-euskera motorra behin garatu ondoren, komunidadearen esku geratzen da. Holan, edozeinek bere beharretara egokitu leike lizentzia pagau beharrik barik.

Elhuyar Fundazinoagaz eta EHUko IXA taldeagaz alkarlanean garatu da itzultzaile automatikoaren bertsino hobetua. Bost urte pasau dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibersidadeakaz batera Opentrad kode edegiko itzulpen automatikorako plataformea garatzen hasi zanetik (www.opentrad.com). Matxin gaztelania-euskerearen bertsino hobetua Opentrad plataformearen parte da, eta bertan itzulpen automatikoko teknika desbardinak erabili dira.

Koldo Mitxelena Kulturunean gaur egin dan jentaurreko aurkezpenean, Elekako kudeatzaile Inaki Irazabalbeitia, Elhuyar Fundazinoko proiektu kudeatzailea Josu Waliño eta IXA taldeko Iñaki Alegria izan dira. Adierazotakoaren arabera, lehendik egoan gaztelania-euskera itzultzaile automatikoaren bertsinoaren eboluzinoa da gaur aurkeztutakoa.

Matxin kode edegiko aplikazinoa da, eta Opentrad plataformearen parte da. Gaur aurkeztu dan bertsino barrituan bi ezaugarri nabarmen daitekez. Alde batetik, gaztelaniatik euskerarako itzultzailea hobetu da. Gaur aurkeztutakoa 2006an aurkeztu zan prototipoaren bertsino barritua da, eta itzulpenen kalidadean nabarmen hobetu da. Beste alde batetik, euskeratik gaztelaniarako Matxin itzultzailearen lehen prototipoa sortu da. Bi itzultzaileak www.opentrad.com web-orrian erabil daitekez doban.

Itzulpen automatikoaren munduan itzulpenerako bi metodo erabilten dira: erregeletan oinarritutakoa eta estadistikoa. Erregeletan oinarritutako sistemeak informazino linguistikoagaz funtzionetan dau, hau da, informazino horren araberako erregelak sortzen dira. Estadistikoa, barriz, lehendik egindako itzulpenetan oinarritzen da, eta jakintza hori erabilten dau hurrengo itzulpenak egiteko. Gaztelania-euskera itzultzaile automatikoaren kasuan bi teknikak garatu eta Matxinen integrau dira. Euskera-gaztelania itzultzailearen kasuan teknika estadistikoak bakarrik erabili dira.

Matxin gaztelania-euskera sistemearen balio erantsi garrantzitsuena da Opentrad kode edegiko sistemearen barruan dagoala. Ondorioz, gaztelania-euskera motorra behin garatu ondoren, komunidadearen esku geratzen da. Holan, edozeinek bere beharretara egokitu leike lizentzia pagau beharrik barik.

Aurkezpenean esker oneko berbak izan ditue Donostiako, Gasteizko eta Arrasateko Udalentzako, IVAPentzako, Eroskirentzako, EiTBNETentzako eta Aldaketa 16 aldizkariarentzako, eurek lagatako itzulpen-memoriak oso baliogarriak izan baitira sistema estadistikoaren entrenamendurako.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren, eta Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren laguntzinoa izan dau, Gaitek eta Profit deialdien bidez, hurranez hurran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu