La ventana

Karolina Almagia 2009-12-14 17:30   Zinema kritikak

Sorinen filmak soseguz eginda dagoz eta soseguz ikusi behar dira. Bere erritmoan eta tempusean sartu behar zara. Izan be, zahar gaixo baten egun bat ezin baita filmau erritmo biziagaz. Baina, nahiz eta geldoa izan, nahiz eta a priori argudioa ez iruditu interesgarriegia, La ventana gustura ikusten da.

- Zuzendaria: Carlos Sorín.
- Gidoigilea: Carlos Sorín
-Argazkilaria: Julián Apezteguia
- Antzezleak: Antonio Larreta, Arturo Goetz, Jorge Diez, Luis Luque, María Del Carmen Jiménez, Carla Peterson.
- Produktorea: José María Morales.
- Generoa: dramea.
- Musikea: Nicolás Sorín
- Herrialdea: Argentina-Espaina.
- Iraupena: 78 minutu.

La ventana da Historias mínimas eta Bombón, el perro-ren egilearen azken lana. Carlos Sorin zuzendari argentinarrari interesetan jakozan istorioak ez dira Historiara pasetan diran horreetakoak. Ez dabe ezelako epikarik, ezta ekintzarik be. Eta misterioa baldin badabe, ez da bilatu behar argudioan, pertsonaiengan baino. Pertsonaia soilak, lauak, beti be kaletik, gizartetik ataratakoak.

Sorinen filmak soseguz eginda dagoz eta soseguz ikusi behar dira. Bere erritmoan eta tempusean sartu behar zara. Izan be, zahar gaixo baten egun bat ezin baita filmau erritmo biziagaz. Baina, nahiz eta geldoa izan, nahiz eta a priori argudioa ez iruditu interesgarriegia, La ventana gustura ikusten da.

Meritu handia dauka hilzorian dagoan agure baten itxaroaldia pantailan islatzeak ikusleak aspertu barik. Sorinek lortzen dau hori eta gainera gure ikusmina pizten dau filmak aurrera egin ahala. Zaharrak semeagaz dituan (edo ez dituan) hartu-ermonak, semearen etorrera garaiz izango dan ala ez, zaharraren heriotzea helduko dan ala ez… holako tentsino bat sortarazoten deusku apurka-apurka. Argentinako landa giroko etxe dirutsu batean zelan bizi dan ikusten dogun bitartean, eguneko ekintza txikiak jarraitzen doguz, benetako pertsonaien ibilaldiei begiratzen deutsegeu eta Don Antonioren azalean sartzen gara konturatu barik. Bizitza bera, artifiziorik barik. Zinema motarik gatxena, Carlos Sorin lako maisuek posible egiten daben horreetakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu