Picassoren obrak mosaiko bihurtuta Elorrion ikusgai

Bizkaie! 2009-12-16 14:51   Kulturea

Orain, barriz, Francisco Javier de la Torre artistearen lan arduratsuari esker, Malagako pintorearen arte-lan horreetako batzuk ikus daitekez Elorrion, Iturri Kultur Etxean, mosaikoen teknikeagaz eta neurri handian eginak. Erakusketea ikusgai egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra bitartean.

Picassok, bere ibilbide artistiko bizian zehar, hainbat alditan emakumearen irudia landu eban, eta horretarako modelo anonimoak eta bere bizitza personalari lotutako emakumeak erabili zituan. Orain, barriz, Francisco Javier de la Torre artistearen lan arduratsuari esker, Malagako pintorearen arte-lan horreetako batzuk ikus daitekez Elorrion, Iturri Kultur Etxean, mosaikoen teknikeagaz eta neurri handian eginak. Erakusketea ikusgai egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra bitartean.

Pieza horreek jenio sortzailearen aztarnarik ez daben arren, oso interesgarriak dira, bai piezen biskosidadeagaitik bai erabilitako ezohiko teknikeagaitik. Gainera, Picassok itxitako ondarea zabaltzen laguntzeko modu ezin hobea da museoetara joatera ohiturik ez dagozanen artean.

Erakusketa ibiltari hori Basaurin, Gernikan eta Leioan egingo da hurranez hurran.

Deigarria da Picassoren koadro gehienetan emakumea protagonista izatea. Emakumeakaz izan zituan hartu-emonak, beraz, funtsezko elementuak dira bere artean, artistea bizi zanean publikoak eta kritikeak nabarmendu ebenez. Bere amodio hartu-emonak, ugariak, aldi berekoak, luzeak edo laburrak, pintorearen garai desbardinetako koadroetan dagoz irudikatuta; izan be, horreek izan ziran artistearen inspirazino-iturri nagusi. Modeloen personalidade anitzak nabarmen baldintzatu zituan Picassoren trazuak.

Holan, hainbat emakume izan ziran bere estudioan eta bizitzan: Fernande Olivier, Eva Gouel, Olga Kokhlova jantzaria (pintorearen lehen emaztea), Marie-Thérèse Walter, Dora Maar Jugoslaviar argazkilaria (kamerea erabiliz 'Gernika'-ren sorkuntzea dokumentau ebana), Françoise Gilot eta Jacqueline Rocque (pintorearen 2. emaztea). Picassok bere bikotekideen arteko lehia bultzatu eban eta horrek, gitxienez bi kasutan, amaiera tragikoa izan eban.


Francisco Javier de la Torre

Francisco Javier de la Torre (Basauri, 1960) artista autodidakta da, eta inoiz be ez dau jaso orain garatzen dauen teknikeari buruzko prestakuntza akademikorik. Hamasei urte zituala, praktika artistikoari ekin eutson. Gero bere jaioterriko okupaziotailer baten bidez perfekzionau eban teknikea, izan be, adierazpen estetikoko forma ugari erabili ahal izan zituan, besteak beste, erretxinazko eskulturea, zur-lanketea, soldaketa bidezko konposizinoa, etab. Horren emoitzea erakusketa txikietan erakutsi zan.

Dana dala, bere bizitzako pasino nagusia Picasso da. Familia- eta lan-arrazoiakaitik, txikitatik Malagara eta Bartzelonara bidaiatu dau, biak be artista ospetsuak bere haurtzaroa eta gaztaroa bizi izan zituan uriak. Bi uri horreetan dagozan Picassori buruzko museoak eta beste erreferentziek haren unibersora, eta batez be uniberso horretan emakumearen irudiak dauen garrantzia ezagutzera eroan eben Francisco Javier.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu