Santo Tomas egunean, 'The Pub Ibiltaria'-ren modu barria, leku barrian
2009-12-16 17:23 MusikeaOskorri talde beteranoak Euskal Herri osoko musika eskola, banda, fanfarre, koru eta abar tarteko dirala Bilboko Gas plazan egingo dau kontzertua aurten. Urtero legez, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean izango da hitzordua arratsaldeko 19:00etan.
Oskorri talde beteranoak Euskal Herri osoko musika eskola, banda, fanfarre, koru eta abar tarteko dirala Bilboko Gas plazan egingo dau kontzertua aurten. Urtero legez, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean izango da hitzordua arratsaldeko 19:00etan.
Orain hamahiru urte, Oskorri taldeak 'The Pub Ibiltaria' abentureari ekin eutson; Oskorriko partaideakaz batera, musika tresnak jo eta kantetan dauen publikoa hurreratzen da, jentea protagonista bihurtuz. 'kontzertu demokratiko' honeen funtzino nagusiak ondokoak dira: musika tresnaren bat joten dakien edo ikasten dabilen edozeinek bere abileziak praktikan jarteko aukerea izatea, kantetea gustuko dauen eta errepertorioa zabaldu nahi dauenak aukerea izatea eta euskerea ikasten dabilenak bere hizkerea aberastu ahal izatea kantuen testuen bitartez.
Azken 13 urteotan 13 CD grabau eta 226 kantuko Kantutegi ederra osotu bada be, hemetik aurrerako ziklo barrian ez da grabazinorik egingo, eta hurrengo 13 urteetan dagoeneko grabautako 13 errepertorio horreek barriro jo eta kantauko dira.
Kontuak kontu, musika tresna guztientzako eginiko partitura erraz baina landuak erabiliko dira. Konponketa barri honeek Ángel Briz egokitzailearen laguntzaz moldatu dira eta metalak, zurak eta perkusinoez gan, hari sekzinoa be gehitu da, hau da, Banda Sinfonikorako preparau dira, eta doban banda eta musika eskola guztien eskura jarri dira.
Aurten, Araba eta Gipuzkoatik hainbat talde animau dira, eta dagoeneko igaz baino musikari eta kantari kopuru handiagoa izango da, bikotxa, gitxi gorabehera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!