'Augustin Zubikarai herri euskerearen zaindaria (1914-2004)' Ana Urkizaren eskutik
2009-12-14 14:18 KultureaAna Urkizak 'zuk euskerearen alde egin beti' Augustinen agindua nabarmendu eta egilearen berezitasun batzuk aitatau ditu: 'herri euskerearen zaindari eta sustatzailea, bidegilea, euskal literaturearen eta itzulpengintzearen bultzatzailea, betebeharraren kontzeptua zorrotz apliketan ebana, konprometitua eta, batez be, eraikitzailea, gizartekintza zein kulturgintza alorretan'.
Ondarroako Udalak Augustin Zubikarairen biografia-liburua argitaratu dau. Herriko idazle baten biografia herriko beste idazle batek egina da, Ana Urkiza idazleak atondu dau eta. Liburuaren edizino berezia da Udalarena, baina Elkar argitaletxeak bere 'Biografiak' sailean argitaratu dau.
Biografia horretan, Augustin Zubikarairen bizitza eta lana batzeaz gan XX. mendeko jazoera nagusiak batu ditu Ana Urkizak eta, zelan ez, baita Euskal Herriaren eta euskerearen gerra aurreko sasoia, gerra sasoia eta gerra ondorengoa be. Liburuaren aurkezpena gaur, hilak 14, Bilbon izan da ondarrutarrez inguratuta, Felix Aranbarri (Ondarroa gobernatzen dauen gestorako burua), Josune Ariztondo (BFAko Kultura diputadua) eta Andres Urrutia euskaltzainburua tartean zirala.
Kazetari, hizkuntzalari eta idazle dan biografiaren egileak 12 kapitulu edo aro bereizi ditu liburuan baina oinarrian aro bi eta zubi bat dagozala nabarmendu dau, gerraurrea, gerra (zubia) eta gerraostea. Urkiza and.ak adierazo dauenez, 'zor sentsazino baten ondorenez etorri da liburua. Umetan 10-11 urtegaz ezagutu neban Augustin Ondarroako liburutegian. Liburu baten bila joan, Augustin agertu eta ia zeren bila nenbilen itaundu eustan. Ezer zehatzik ez neukala Augustinek igarri eta niretzako liburua zer zan itaundu eustan. Nik 'bidaia' izan eitekeela erantzun neutsan eta berak berba gitxitan asko esaten nebala esan eustan. Kontua da ze 'Kresala' proposatu eustala eta astebeteko epea emon irakurteko. Horixe izan zan abiapuntua eta hortik aurrera, jakina, Augustin idazle oparoa, aberatsa izanik, erronka eta burukomin handia be izan da liburua idaztea'.
Ana Urkizak 'zuk euskerearen alde egin beti' Augustinen agindua nabarmendu eta egilearen berezitasun batzuk aitatau ditu: 'herri euskerearen zaindari eta sustatzailea, bidegilea, euskal literaturearen eta itzulpengintzearen bultzatzailea, betebeharraren kontzeptua zorrotz apliketan ebana, konprometitua eta, batez be, eraikitzailea, gizartekintza zein kulturgintza alorretan'.
Josune Ariztondo Kultura diputaduak be herri euskerearen zaindari eta bultzatzaile legez definidu dau Augustin eta zeregin hori bolada txarretan, herri euskereak behar zituan denporetan egin ebala azpimarratu dau.
Felix Aranbarrik biografiaren egileari eta lana hau posible egin daben guztiei eskerrak emoteaz gan, Augustinek behin euskaldunen artean egon ezkero, beti ondarrutarrez berba egiteko, ez lotsatuteko esan eutsola gogoratu dau, izan be, herri euskerearen zaindari aparta zan Augustin Zubikarai.
Andres Urrutia euskaltzainburuak, barriz, Euskaltzaindiarentzat erreibindikau dau Augustin eta belaunaldi barriei Augustin erakusteko egin dauen lana eskertu deutso Ana Urkizari. Euskera aberatsa, herrikoa naturaltasun osoz eta maisutasunez erabilten ebala adierazo dau eta, esangura horretan, nortasuna finkatuz eta zabalduz, geure euskerea, ezelako lotsa barik erabiliz euskereak irabaziko dauela, sustrairik barik, herri euskera barik ez dagoalako euskerarik. Alkarren osogarri dirala, hain zuzen be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!