2010eko Bilboko Aratusteetarako sei kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2009-12-16 14:46

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2010eko zezeilaren 12tik 16ra bitartean ospatuko diran Aratusteetako Kartel Lehiaketearen sei lan finalistak ezagutzera emon ditu. Aukeratuak hurrengoak izan dira: 'Metamorfosis'; 'A Güevo'; 'Los colores del carnaval'; 'Aratusteak Bilbon, azalaren kodea'; 'Ez da asko behar' eta 'Globo'.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2010eko zezeilaren 12tik 16ra bitartean ospatuko diran Aratusteetako Kartel Lehiaketearen sei lan finalistak ezagutzera emon ditu. Aukeratuak hurrengoak izan dira: 'Metamorfosis'; 'A Güevo'; 'Los colores del carnaval'; 'Aratusteak Bilbon, azalaren kodea'; 'Ez da asko behar' eta 'Globo'. Edizino honek 71 parte-hartzaile batu ditu, pasa den urtean baino hamasei gehiago, eta irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.

Isabel Sanchez Robles Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotziak, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko EAJko zinegotzia dan Itziar Urtasun Jimenok, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko EBko zinegotzia dan Jon Sustatxak, Konpartsetako kide Luis Fuentesek, Rekalde Aretoaren zuzendari Alicia Fernandezek, Hamaika Telebistako kazetari Ane Zabalak, eta 2006ko Farolina izan zan Enrique Thate sukaldaria, alemaniar sukaldaritzan espezializatuak osotutako epai-mahaiak aukeratu ditu kartelak.

Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean eta Udalaren web orrian jarriko dira ikusgai; ondoren, herri-botazinoa egiteko epea zabalduko da. Botoak honela emongo dira: zuzenean Zabalgune Eraikinean bertan; Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.net). Herri botazinoagaz batera epaimahaiaren botazinoa be tarteko dala erabagiko da 2010eko Bilboko Aratusteetako kartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu