Pete Cenarrusak bere memoriak aurkeztuko ditu gaur Boisen

Bizkaie! 2009-12-15 11:57   Euskaldunak munduan

Liburuaren salmentatik atarako dan diru guztia Idahoko eta AEBetako euskal ondarea ikertu, ezagutu eta zabaltzeko asmoa dauen 'Cenarrusa Foundation for the Basque Culture' erakundearentzat izango dira. Liburua 20 dolarretan ipiniko da salgai.

Idahoko estadu-idazkari ohi Pete Cenarrusa euskaltzale euskal-amerikar ezagunak gaur, hilak 15, 92 urte beteten dituan egunean, aurkeztuko ditu Boiseko Euskal Museo eta Kultura Institutuan bere bizitza osoko ibilbidea laburbatzen daben memoriak, 'Bizkaia to Boise: The Memoirs of Pete T. cenarrusa' izenburupean Associated Press-eko Quane Kenyon kazetariagaz batera plazaratu dituanak. Cenarrusak berak iragarri dauenez, liburuaren salmentatik atarako dan diru guztia Idahoko eta AEBetako euskal ondarea ikertu, ezagutu eta zabaltzeko asmoa dauen 'Cenarrusa Foundation for the Basque Culture' erakundearentzat izango dira. Liburua 20 dolarretan ipiniko da salgai.

Ekitaldia Boiseko Basque Block auzoan dagoan Euskal Museo eta Kultura Institutuan egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, besteak beste, Associated Press-eko kazetari diran Bob Fick eta Mark Warbisek parte hartuko dabe eta liburuak sinatuko ditu Cenarrusak.

1918an Carey-n (Idaho) jaioa, Cenarrusa AEBetako mundu publikoko ikurretako bat izan da azkeneko mende erdian, eta holan segiduten dau izaten Idahon. Hauteskunde bidez izan zan Idahon lehenengo Ordezkarien Ganbarako kide 1950ean, geroago bertako buru eta, ondoren, hogeita hamar urtetik gora Idahoko estadu-idazkari. Idahon bera izan da estaduko bulegoetan hautetsi moduan denpora gehien egon dan pertsonea, eta AEBetan be gitxi dira bera baino zerbitzu urte gehiagoko maila altuko politikariak.

Mundu publikoa 2003an itxi ebanean, bere borondatez, bidea prest itxi eutson bere bigarrengoari, euskal jatorrikoa dan Ben Ysursari eta holan egin eban hauteskundeak erabateko gehiengoz irabazita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu