Sondikan izango da VI. Txotxongilo Eguna
2008-06-05 15:46 KultureaAurten bigarrenez, 2004ko esperientzia arrakastatsuaren ostean, Unima Euskal Herriko Txotxongilo alkarteak Txotxongilo Eguna antolatuko dau Sondikan, bagilaren 13tik 15era bitartean. Holan, Bermeoren lekukoa hartuko dau ekimenaren seigarren edizinoa antolatzeko.
Oteiza eta Uribe omendu ditu Bilboko Liburu Azokeak
2008-06-05 15:32 KultureaBilboko Liburu Azokan, Arenaleko karpan, Jorge Oteiza jaiotzearen mendeurrenaren harian, artistearen izen bera daroan museoko kideak omendu ditue. Ekitaldi berean, Kirmen Uribe idazleak Kritika Saria jaso dau.
Elikagaien piramidea (I)
2008-06-05 14:39 Jan edanakElikagai-piramidean, janari-mueta bakotxetik zenbat jatea komenidu dan adierazoten da.
Mel Ferrer aktorea eta zuzendaria hil da
2008-06-05 12:34 BarriakMel Ferrer (1917-2008), aktore eta zuzendari estadubatuarra astelehenean hil zan Santa Barbarako (Kalifornia) bere etxean. Audrey Hepburnen (1954-1968) lehen senarra izandakoak 90 urte zituan.
Gero arte, txapelketa
2008-06-05 11:46 BertsolaritzeaGogotsu nago sailkatuak barriro entzuteko. Kanpoan geratu diranak, barriz, ekin errima eta doinuei hurrengo txapelketan egurra emon ahal izateko. Eta zelan ez, gogotsu nago Unai Iturriaga eta Igor Elortza Bizkaiko Txapelketan barriro bertsotan entzuteko. Oraindino gogotsuago Peru Aranburu eta Eneko Ostolaza txapelketan, lagunartean bertsotan ikusteko.
Erraldoien II. Eguna ospatuko da zapatuan Getxon
2008-06-05 11:44Bizkaiko bost erraldoi-konpartsa eta Bizkaiko Gaiteroak alkarteko beste horrenbeste gaitero-talde jardungo izango dira zapatu honetan, bagilak 7, Getxon. Bizkaiko II. Erraldoien Eguna Bizkaiko Gaiteroek eta Ondalan eta Getxoko Erraldoien Konpartsek antolatuta dago, Getxoko Kultur Etxearen laguntzinoagaz.
Body, Mind & Soul musika talde afrikarra gure artean
2008-06-04 19:14 MusikeaBody Mind & Soul zuzenean:
- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan.
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan.
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.
Mundumira’08, Munduko Kulturen Festa
2008-06-04 15:01Debagoienako mankomunidadeak eta Euskal Herria aldizkariak abian jarten daben IV. Mundumira Bergaran egingo da bagilaren 6tik 8ra.
Joko Olinpikoetako gida polemikoa
2008-06-04 12:25 BidaideTxinak kanpotarrei zuzendutako testua argitaratu dau olinpiadatan galarazota izango dituezan gauzak zehaztuz.
Gregorio Arrienek jaso dau Bilboko Liburu Azokako Urrezko Idazlumea
2008-06-04 10:41 KultureaHistorialari bizkaitarrak saria jaso dauen ekitaldi berean Henrike Knörr omendu dabe. Eneko Knörrek, euskaltzain zanaren semeak, Ramon Zumalaberen margolan bat jaso eban Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.
Euskerearen eta euskal kulturearen ganeko ikastaroek jarraipena izango dabe Helsinkiko Unibersidadean
2008-06-03 19:43 Euskaldunak munduanEuskerearen eta euskal kulturearen ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen dira, eta sortzear dan Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz.
Iruñean be ‘Euskaraz bai’!
2008-06-03 18:22 Euskerea berbagaiEuskalgintzako ordezkariak, politikoak, kultura munduko eragileak… batu dira Iruñeko Maisonnave Hotelean Kontseiluaren 'Euskaraz bai' lelo barriaren eta izen bereko erakusketa ibiltariaren aurkezpenean.
Lorenzo Portillo: ‘produzidu asko egiten da baina irakurri, barriz, gitxi’
2008-06-03 15:42 BarriketanEuskadiko Liburu Ganbarako burua eta Argitaratzaileen Alkarteko presidenteordea
Bruce Springsteenen kontzerturako sarrera gehiago jarriko ditue salgai
2008-06-03 14:58 MusikeaTxartel barriak barikuan jarriko ditue eskuragarri goizeko 10:00etan Ticktackticket sareko ohiko dendatan 75, 71 eta 61 euroan.
Garikoitz Mendizabal txistulariak 'Bihurrikerietan' izeneko diskoa kaleratu dau
2008-06-03 14:27 MusikeaMendizabal euskal musika-tresna bereizgarrienaren jotzailerik ezagunenetakoa eta azken lau urteotatik hona Bilboko Udal Txistulari Bandearen zuzendaria da. Lan barria Bilbon aurkeztu dabe Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi Ibone Bengoetxeak, Txomin Mujika BilbaoMusikako gerenteak eta Mendizabalek berak, ikuskizun eta guzti.
Plazatik Gaztetxera txapelketea Jokin Labaienek irabazi dau
2008-06-03 13:59 BertsolaritzeaHona hemen sailkapena: Jokin Labaien (194,5 puntu), Jone Uria (189 puntu), Gorka Azkarate (188 puntu), Eneko Abasolo Abarkas (180,5 puntu), Mikel Aiertza (177,5 puntu) eta Mikel Artola (165 puntu). Ana Etxaburu izan zan gai-jartzailea.
Eguaztenean eta eguenean egingo dira Bilbao Hiria lehiaketako finalak
2008-06-03 13:05 MusikeaMetal arloan, finala eguaztenean, bagilak 4, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Dead Means Nothing (Nafarroa), Meridian Zero (Tenerife) eta Sound Of Silence (Asturias). Pop-rock arloan, finala eguenean, bagilak 5, izango da eta honako talde honeek dira finalistak: Aaron Thomas (Madril), Munlet (Gipuzkoa) eta Trigger Travis (Gipuzkoa)
Hogei mila lagunetik gora hurreratu dira Getxoko Eskulangintza Azokara
2008-06-02 19:30Datorren urtean, antolatzaileek barriro konbidauko ditue aurten parte hartu daben eskulangile guztiak. Euriaren ondorioz, bisitari kopurua nabarmen gitxitu da eta, jakina, salmentak be jaitsi dira, eta, holan, galerak konpentsau ahal izango ditue artisauek.
Euskadi Kirola Fundazinoak ‘BAT, Basque Team’ marka sortu dau eliteko kirol jarduera ez profesionala sustatzeko
2008-06-02 18:42Euskadi Kirola Fundazinoaren asmoa goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da, kirolariek ordezkaritza zabala izan daien goi-mailako lehiaketetan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...