'Ispiluaren Kalteak', ipuinen bidez kontautako bizitza
2008-10-17 15:21 KultureaDrogea, anorexia, erlijinoa... Danetariko gaiak jorratzen ditu Jimenezek bere azken lanean, nobelatik narrazinora jauzi egin ostean. 'Liburu honi batasuna paisaiak berak emoten deutso, narrazinoaren maila metafisikoak. Xabier Mendigurenek, berbarako, dino liburuan Urdaibai ikusten dala, izenik agertu ez arren'.
'Asmo zehatzik barik, egunero edo ia egunero idazten dot eta, holako batean, zeozek urteten dau, ipuin bat eta bestea lotuta, baina inongo batasun asmo barik. Ipuinak lotzen hastean konturatzen zara hor liburu bat egon daitekela'. Metodologia horretatik sortu da Edorta Jimenezen azken liburua, Elkar argitaletxeagaz atara dauen 'Ispiluaren Kalteak'.
Drogea, anorexia, erlijinoa... Danetariko gaiak jorratzen ditu Jimenezek bere azken lanean, nobelatik narrazinora jauzi egin ostean. 'Liburu honi batasuna paisaiak berak emoten deutso, narrazinoaren maila metafisikoak. Xabier Mendigurenek, berbarako, dino liburuan Urdaibai ikusten dala, izenik agertu ez arren'. Mendiguren aitatzerakoan, editoreen lana goraipatu gura izan dau Jimenezek: 'euskal literaturearen bidea editoreek egiten dabe hein handi batean; katearen mutur batean eurak dagoz, tartean idazleak eta beste muturrean irakurleak'.
Idazlea ipuingintzara bueltau da eta 'bizitzaren ipuina ipuinez kontau deusku', esan dau orain arte Jimenezen editorea izan dan Mikel Sotok. Liburua berea ez dan beste argitaletxe bategaz atara arren, aurkezpenean egon da Txalapartako editorea.
Aldarrikapena
Euskaldun bizkaitarrei zuzendutako aldarrikapenagaz amaitu dau Edortak berbalditxua: 'euskal literaturearen zati bat Bizkaira ekarri behar dogu. Euskalkia indartu behar dogu, guk dogulako giltza, guk dogulako euskera estandarretik gehien urruntzen dan euskalkia eta hori gauza aberatsa dalako'. Bizkaiko idazleei be mezutxua itxi deutse: 'behingot, utopia bat egia bihurtzeko giltza dogu; nik utopia horretan sinisten dot, inor gitxietsi barik'. Amaitzeko, esaldi biribila: 'horretarako, ezinbestekoa da A-8ko peajea kentzea!'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!