'RH + Sevillako banpiroa' Barton Filmsen udagoieneko eskaintzan, euskerazko lehen filma gaur zine aretoetan
2008-10-17 16:00 BarriakFamilia osorako pelikulea da, animazinozkoa, ironiaz eta umorez betea, eta Barton Filmsek banatzen dauena bai gazteleraz eta euskeraz.
Familia osorako pelikulea da, animazinozkoa, ironiaz eta umorez betea, eta Barton Filmsek banatzen dauena bai gazteleraz eta euskeraz.
Manuel Malasangre Jaunari eta bere familiari etxera bueltetako aukerea sortuko jake, gaztelu alemaniar batean 500 urtez, Frankfurteko Von Salchichen kondeen zerbitzura lanean egon ondoren. Interneten bidez Sevillan, euren jaioterrian, gaztelu bat erosi dabe eta.
Tamalez bueltako bidaian Sevillara heldu beharrean New Yorken lur hartuko dabe. Uri erraldoi horretan abentura barri eta desbardinak biziko ditue, martiztarrakaz, inmobiliarietako espekulatzaileakaz eta Ameriketako Banpiroen sindikatuagaz.
Amaieran ezustekoak atrapauko gaitu.
Ondokoak dira pelikula hau euskeraz gozetako aukerea eskainiko daben aretoak:
Donostian: Oscar La Bretxa
Errenterian: Niessen
Barakaldon: Yelmo Megapark
Gasteizen: Yelmo Gorbeia
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!