'Atera ezazu mihia' Iruñean, Nafarroako ikastolakaz hitzordua urriaren 19an

Bizkaie! 2008-10-17 12:06   Euskerea berbagai

Iruñeko Jaso Ikastoleak antolatuko dau aurten Nafarraoko ikastolen aldeko jaia eta antolatzaileek 80.000 eta 100.000 lagun inguru batu gura ditue zazpi kilometroko ibilbidean.

Iruñeko Jaso Ikastoleak antolatuko dau aurten Nafarraoko ikastolen aldeko jaia eta antolatzaileek 80.000 eta 100.000 lagun inguru batu gura ditue zazpi kilometroko ibilbidean.

Nafarroa Oinez 28. aldiz egingo da aurten, eta jaia berezia egingo daben hainbat eskaintza ditu egitarauak. Sanduzelai, Mendebaldea eta Donibane auzoetatik doan ibilbidean bisitariaren harridurea pizteko moduko barritasunak dagoz. Musikeari jagokonez, bi txoko berezi izango dira hip hop eta jazz musikea eskaintzeko. Jatorri kaletarra daben musika horreek Sanduzelain eta Argan entzun ahal izango dira. Hori bai, era guztietako kontzertuak izango dira; 40 talde inguruk joko dabe ibilbideko sei gune eta bi txokotan.

Kontuak kontu, goizeko 10:00etatik aurrera, txistulariak, txarangak, trikitilariak, txalapartea, dantzak, umeentzako jolasak, tailerrak, artzain txakurren erakustaldia, antzerkia eta bestelako ekitaldiak ez dira faltako.

Beste alde batetik, Nafarroan euskerearen erabilerearen eta sustapenaren alde lan egiteagaitik Euskadiko Kutxa eta Euskalerria Irratia omenduko ditue.

Aurten, eguraldia lagun, milaka lagun espero ditue antolatzaileek eta gogorarazo dabe 99. urtean eguraldi txarrak hankaz gora jarri ebala Jaso Ikastoleak antolatutako Nafarroa Oinez eta, beraz, orduko zorrak pagetako erabiliko dabela domekan batuko dan diruaren parte bat. Horrezaz gan, ordutik ikastetxea egokitzeko egindako lanak pagetako balioko dau batutako diruak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu