Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketarako deia egin dau
2008-10-20 11:58 kulturbiz2005ean Esteban Urkiaga 'Lauaxeta'-ren jaiotzearen mendeurrenean egindako ekitaldiei jarraipena emoteko asmoz eta 'egungo bizimoduan hain beharrezkoa dan literatur zaletasuna bultzatzeko', Mungiako Udalak 'Lauaxeta Olerki Lehiaketea' antolatu dau.
2005ean Esteban Urkiaga 'Lauaxeta'-ren jaiotzearen mendeurrenean egindako ekitaldiei jarraipena emoteko asmoz eta 'egungo bizimoduan hain beharrezkoak dan literatur zaletasuna bultzatzeko', Mungiako Udalak 'Lauaxeta Olerki Lehiaketea' antolatu dau.
Lehiaketea edegia da, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik be. Baldintza bakarra dago: edizino honetara aurkezten diran lan guztiek izenburu bera izan behar dabe: 'Mendigoixalearena'. Gaia izenburu horren interpretazino librea izango da eta 100-200 bertso-lerroko lanak onartuko dira.
Sari bi egongo dira. Lehenengokoa, 1.000 eurokoa, eta bigarrena, 800 eurokoa. Lanak aurkezteko epea zemendiaren 15era egongo da zabalik. Astiunerako Udal Erakundearen egoitza nagusian aurkeztu behar dira (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga, 1, 48100, Mungia-Bizkaia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!