Getxo Antzokiaren agurra dator eraikin barria egin ahal izateko
2008-10-17 14:22Getxo Antzokiari (Bizkaia) orain arte ezagutu dan legez azken agurra emoteko eguna izango da domekea, urriak 19. Egun horren ondoren antzokiko besaulkiak kendu eta aretoa garbituko da urriaren 24an eta 25ean I. Getxo Sound Jaialdia eta zemendiaren 1ean Elaudi eta Ken Zazpi taldeen kontzertuak egin ahal izateko.
Getxo Antzokiari (Bizkaia) orain arte ezagutu dan bezela azken agurra emoteko eguna izango da domekea, urriak 19. Egun horren ondoren antzokiko besaulkiak kendu eta aretoa garbituko da urriaren 24an eta 25ean I. Getxo Sound Jaialdia eta zemendiaren 1ean Elaudi eta Ken Zazpi taldeen kontzertuak egin ahal izateko, azken honeek 'Iparra Galdu Gabe' jardunaldien barruan.
Antzokiko arduradunek adierazo dabenez, 1928 eta 1992 bitartean 'Gran Cinema' izan zanari, eta ordutik Getxo Antzokia danari, agur esan nahi deutsenek domekan bertatik pasetako aukerea izango dabe eraikin ezagunaren historia argazki erakusketa baten bidez gogoratzeko, oroitzapenezko argazkia atarateko edo urte horreetan guztietan zehar hainbeste bizipen jaso dituen besaulkietako bat eskatzeko. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.
Kontuak kontu, Getxo Antzoki berria ikusteko gitxiago falta da. Hori eraikin barria izango da (altzairuz, egurrez eta beiraz egindakoa), garai barriei aurre egiteko egokitua, handiagoa eta ekimen anitz egiteko preparauta.
Behera botako dan eraikina Algortako 'Gran Cinema' izan zan urte askotan, Florentino Elorriaga, Eugenio Eguia eta Carmelo Araluce algortarrek bultzatutako kultur ekimen aintzindaria, udalerria astindu ebana. 1928ko irailaren 15ean inaugurau zan Ronald Colman protagonista eban 'Beau Geste' filmagaz.
Hasiera batean aretoak 620 besaulki zituan eta ez eban pelikulen emonaldiak bakarrik hartzen; bertan, zarzuelako konpainiak, abesbatzak, 'varieté' edo askotariko ikuskizunak eta boxeo gau jaialdiak be egon ziran (azken honeek egin ahal izateko lehenengo besaulki ilarak kentzen ziran).
Udaldian kanpoko zabalgunea berbenak orkestra txikiakaz egiteko aprobetxetan zan. 1992an, eta gorabehera asko bizi eta gero, berrinaugurau egin eben 'Getxo Antzokia' izenagaz, eta etorkizunean be izen bera eukiko dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!