Getxon, turistak be euskeraz
2008-10-20 14:55 Euskerea berbagai'Badakizu zein den gure altxorrik handiena?' goiburua dauen gidea kaleratu dabe Getxoko Udaleko (Bizkaia) Euskera Zerbitzuak eta Turismo Bulegoak, udalerria bisitetan daben turistei euskerea bertoko hizkuntza dala adierazoteko.
'Badakizu zein den gure altxorrik handiena?' goiburua dauen gidea kaleratu dabe Getxoko Udaleko (Bizkaia) Euskera Zerbitzuak eta Turismo Bulegoak, udalerria bisitetan daben turistei euskerea bertoko hizkuntza dala adierazoteko.
Turistak lekuak ikusi eta personak ezagutzera etorten dira normalean Getxora eta, horregaitik, 'ekimenaren helburua da gure udalerria bisitetan dabenak euskerearen barririk izan barik ez joatea, euskereaz harro sentiduten garalako eta hori dalako gure altxorrik handienetakoa', zehaztu dabe Koldo Iturbe Euskara zinegotziak eta Aitor Soloeta Turismo zinegotziak.
'Horregaitik, labarrak, hondartzak, gune natural zabalak, arkitektura berezitua edo kirol eta kultur eskaintza aberatsagaz batera, Getxok kanpokoei Euskal Herrian baino erabilten ez den hizkuntza bat be'eskaintzen deutsela gogoratzen dau argitalpenak. Horregaz batera, euskerea erabiltera animetan dau gideak eta horretarako berba batzuk euskeraz, gaztelaniaz, katalanez, ingelesez eta frantsesez (egun on, eskerrik asko, komunak, Bizkaia Zubia, bai eta abar) erakusten ditu.
Getxoko Udalak gida honen 3.000 ale kaleratu ditu eta Turismo Bulegoan eskuragarri izateaz gan, hoteletan eta kirol eta kultur ekitaldietara joaten diran kanpotarrak ibilten diran lekuetan topa daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!